Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

sábado, 23 de marzo de 2024

Udaberria Iritsi da eta poesia aurrean dugu

Malenkoliaz negu hurbilaren aztarnak guttitzen badira ere mota askotariko loreen etorrerak urtaro aldaketa salatzen digu. Iraganek landareen polinizazioaren urduritasuna kolorez jantzi ditu baso eta belardi berdeak. Orlegitasun hauei itsatsitako margo desberdinen metaketa, lasto sikuen metarekin bat datoz ere, ene inguruko natura aldatuz ikusten dugu. Zalantzarik gabeko gomendioak barra-barra isurtzen dira komunikabide korapilatsuen. sare nekagarrietan. Demagun egunero ospatzen diren nazioarteko egunek oroimenak goitik behera jartzen dituztela. Urtero gainditze maila zorrotzagoak funtsezko ospakizun xumea desazalerazten da. Hain da erres gauza sinpleak azaldu, aditzera eman eta bakeari erantzunak emateko garaia denon esku dagoela jabetzeaz ez gara konturatzen. Saiakera egituratuak beharrezkoak dira egungo gizarte aurreraruetan. Hauek kolokan ez jartzeko baldintzen artean herri ezaurreratuen partaidetza zuzena onartu beharra dago. Aurrerapenak denori gatazka egin gabe, etorkizun ondorenean zeregin bat betetzea eskatzen du.

miércoles, 31 de enero de 2024

MARINELA

   Bapatean egun hartan bere mezu harrigarria jaso egin nuen. Dardara hotz batek burutik bietseraino ene gorpu osoa zeharkatu zuen. Ulertu nuenez, nirekin harreman elektroniko guztiak ebasteko eskatzen zidan. Denbora labur batez gu bion arteko komunikazio era honekin moztea erabaki zuela eta mesedez hala egitea Ia agindu zidan. 

   Guztiz bertan behera uztea lotura xume, garbi ta erosoa ez zitzaidan batere laket egin. Are gehiago une hartan pairatzen nuen egoera ezkorrari ez bait zion ezer lagunduko. Beno, dramatizazioa ez da nire tresnarik gustokoena. Onartutzat somatu zuen nire animoak gertatzen ari zen deskoneksio nahi basatia.

   Aginduak agindu, ondo zekien emakume hark bere eskakizunari men egingo niola. Norbaitek honelako proposamena luzatzen didanean, errespetu osoz baiezkoa jasotzen du, gutxienez ene esku balego.

   Bukatzeko aipatu aspaldian ipini zidan goitizena zeharo aldatu egin nahi zuela. Emakume irakasle honen laguntzailea nintzen hura orain marinela deitzea bururatu zitzaion.



martes, 24 de octubre de 2023

Adimen artifiziala (I)

    Adimen artifiziala informatikaren atal bat da
eta bere betekizuna zera da, ordenagailu elektronikoen bitartez giza adimenaren funtzionamendua simulatzea. Hauxe izan zen Martin Winsky, Nathaniel Rochester, John MacCarthy eta Claude Shannon. Estatu Batuetako zientzilariek 1956.ean ezarri zuten helburua. Asmoa, ordenagailu mota ezberdin bat fabrikatzea zen. Ordenagailu berri honek ebazpenak aurretik mugatuak ez izatea nahi zuten zientzialariek, hau da,  burutzen diren eragiketak giza adimenaren portaera bezala garatu ditezen.
   
   Errobotikaren aurrera pausuak lantegietan makina automatikoak erabiltzea eskeini dute. Hauen aplikazioak izugarriak dira: osagai txikien maneiatzea, baldintza okerretan objektuen telemaneiatzea, soldaketa, neurketa prozesuak, e.a.

  Errobotika industrialaren aplikapen ezagunetariko bat lantegietan geratzen da. Autoen osagaien soldaketa burutzeko errobotak elementu guztiak bere kokagunean ezartzen ditu eta ondoren soldaketa puntuak sekulako zehazkizunez aurkitzen ere. Autoen pintaketa ere makinen beso mugikorrek flesibilitate handia daukate edozein eragiketa betetzeko.

   Adimen artfizialaren eremuan automata eta errobotaren arteko ezberdintasuna ezagutu beharra dago. Automata batek ekintza sekuentzia berdinak errepikatzen ditu. Aldiz, errobota baldintza ezberdinei egokitu egiten da, erantzun desberdinak emateko ahalmena daukalarik.


viernes, 28 de julio de 2023

Udaberri ondorengo udazken aurreko udaroan kokaturik

    Udara ta beroa elkar etorri dira gure haurtzaro garai hartatik. Eskolarik gabeko epe hauetan oporrak leiho epel bat zabaltzen zuen ikasleari. Pertsona bakoitza bere udaleku bakoitzean eta batera edo bestera sendiarekin harreman lodi bat jorratzeko aukera zetorkigun. 

   Kostaldearen grina urtero errepikatzen zen, nola nahi, aurretik idatzirik zegoen zerbait berriro gauzatzen zela ohartzen ginen. eskenatoki berberak baina urte bat adina handituz gaztaroaren taupadak hondartzaren inguruan kokapen esanguratsua aurkitzen zuten. 

   Eguzkiaz babesteko krema zuri haien usaia ezin ahantzi. Gorputzaren gaineko geruza babestzailea astiro astiro desagertuz zijoala futbolaren izerdiak lurrinduz, azkenean itsasoko ur gezaletan bainoaren dastaketa sentikorrak gure kirol nahia zerbait apaltzea lortzen zuen. 

   Uretatik at eta laisteketa bat itsas ertzean egiteko parada lagungarri bihurtzen zitzaigun, inoren ibilbidea blaitu gabe, zipriztin deserosoak ditu gabe.

miércoles, 5 de abril de 2023

Hiru aldiz hogeita gaindituz

    Herenegun hirurogeitabat urte bete nituen. Egun hartan posta bulegoan, ordulariaren dendan, ortopedian, Udal txirrindula alokatu ta hiriko uhartea den Zorrozaurre eremuari bisita egin nion, inongo Manhattan irla ez balitz bezala. Familiakin bazkari sinple ta elikagai gustokoa... Pasealeku erakargarria bihurtu zitzaigun gure Bilbo apirileko hirugarrenekin arratsalde hura.

   Orduak aurrera eta goizeko lehen argiekin eta gaueko logurarte anitz lagunen zorion mezuak jaso nituen. Eskerrak guzti hauei ta baita ere hala ez zuten egin besteei, denak urtean zehar elkar topo egiten dugulako; lanetan gurutzatzen, argazkiak bidaltzen, bertsoak luzatzen, iradokisk tartekatzen... Azken batean egunotan bestearengan berri izateko aukera teknologiak parada handia eskaintzen digu ta. 

   Euskarari bezala, ez dezagun hizkuntzaren eguna soilik jaieguna bihurtu baizik eta urte osoan euskaraz bizi. Urtebetetzearekin gauza bera egin beharko genuke egunero beste urte berria baino beste egun berri baten etorrera ospatuz. Hainbat urtetan erabili nuen esaldiak esaten zuen bezala: "Egun on egun berria egun on, agur gaua."

viernes, 3 de febrero de 2023

Duela bi aste ospitalea utzi nuen

    Hamabostaldi bat bete dut etxean, ospitalean ebakuntza serio xamar bat somatu ondoren. Urtarrileko hirugarren astean kirurgiaurreko aretoa arratsaldeko lehen zatian ezagutu nuen ene urduritasun maila sosegu heinetan mantenduko zela itxarotzeko. Denbora aurrera zijoala minari surre egiteko anestesia prozedurak nitaz jabetu zen. Lehenago ziztada finek eta garratzek atzekaldeko gerriaren puntu sakonetan diztira sakonez nire gorpuko atal batzuen lotaratze bidean jarri zuten. Sendagilearen trebezia frogagarriak baikortasunez jantzi zuten amaiera  gabeko arratsalde hura. Ondoren erreanimazio  lanetan sendagile ta erizain bikainen estaldura nere oin, anka ta gerriaren arteko mugimendu dardaratsu, motela, astirotasun menpean irtebide batera murgildu zen. Eremu lasai hartatik eta abiadura azkarrean ohe erroberadunaren tunelpe ilunaren argitxo leunek ateak zabalduz igogailu batean sartu eta berehala pabilioko 223 gelara iritsi nintzen gauekon hamaiketan kafesne epel baten elikadura ondoren benetako loa aurkitzeko.



jueves, 5 de enero de 2023

2023.eko seigarren egunean

    Urte berriari asteak ireki genizkion. Aurrekoekin alderatzean hotza epeltasuna bihurtu zitzaigun meteorologían ta baita ere besteenganako harreman xumetan. Olentzero ta Mari Domingi hurbilagoak somatu genituen. Beraien opari gertuenetako bat era anitzeko musika kontzertuen berragerraldi handi mandiek izan ziren. Asetadunaren.