Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

viernes, 24 de diciembre de 2010

Gabonetarako Olentzarok bi autobus handi ekarri dizkio Bilbori

Garai batean Bizkaiko hiriburuak zituen hainako bi pisuko bi autobus (hori, bi bider bi) gorri ekarri ditu Olentzarok gaur goizean. Nahiz eta albistea gaur bertan irratian entzun, jakin banekien bi ibilgailu handi maundi hauek eskakizuna duela hilabete batzu egiña zela. Gainera goi mailako politikarien lana behar izan da hainbat legezko baimenak eskuratu ahal izateko.
Duela urte bete Britainia Handiko Hiriburuan halako autobus batean sartu nintzen eta sekulako bidai egin nuela ohartu nintzen: kaleak Gabonetako argiz jositako ingurua eta bidaiariaren perspektiba berri hura harritu ninduten benetan. Nola liteke altueraren efektu hura hain bero-bero sentitu.
Hemendik aurrera, autobus lerro batean mementuz, Londresen (ala Londonen) euki nuen irudia baliteke Bilbon garatzea. Ezkerrik asko Olentzaro eta txori batek esan dit beste bi halako autobus bidean direla.
Zorionak eta 2011 Urte Berri on.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Malenkoliari so eginez

  Denboraren erlatibotasunari buruz hitzegitea gustokoa izan zait beti. Batez ere, ulermena medio dela gure sentipenen isladapena noiz gertatzen den mementua usainduz. Azkenean somatu behar dira kronolojikoki gure sentimenduen garapen goranzkorra. Demagun duela urte bete maitaru nuen neska hura denbora luzean ez dudala ikusi. Kronolojikoki, urte bete bat pasa da maitatu nuenetik. Bestalde, eta maitasuna alde batera utziz, maite nuen neska denbora luze da ez dudala ikusten. Perzeptzioak ezberdinak direla dudarik ez dugu. Lehenik duela urte bat maite genuen hura, bigarrenik denbora luze da ez dugula ikusten.
  Gakoa legoke bi egoera horien iraunpena  berdina izango balitz; hau da, "Duela urte bete neska hura maitatu nuen" eta "Duela urte bete neska hura ez dudala ikusten". Agian gure gako hau bikoitza bihutu daiteke beste bi esaldiok kontuan hartzen baditugu: "Denbora asko da neska hura maitatu nuela" eta "Denbora asko da neska hura ikusten ez dudala". Erlatibotasuna denboraren analisian era desberdin hauetan agertzen ba da ere norbaitek esango luke: "Duela urte bete neska hura ez banu maitatu" eta "Denbora asko da neska hura ikusten dudala". Azken jarrera negatibo honek, eta ez ezkorra, alegia, gertakizun antzekoen erlatibotasunaz zerbait pentsatzera bultzatzen digu.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Hau irakurtzen zaren lagun maitagarria

  Askotan galdetu naiz hainbeste denbora eta gero nola litekeen gure adiskidetasuna hain ahula bihurtu  Gertatu ohi da gure bizitzan beste norbaiten gainean gehiegi ibiltzea ondorio txarrak dakartzala bi personen arteko harremanean. Egunak pasa eta iraganeko oromenei so egin beharrak pertsona ezezagun batean bihurtzen ari zela atzeman nion. Dena den beste norbaiten ezer ez jakitea hutsune hori betetzera behartzen gaitu gizakioi. Azkenean hutsune hori beteko duen elementu esanguratsuena zera da, etena ezagutu zuen komunikabide hura berriro ere konektatu eta gutxienez kalte handiagorik ez egin.
     Jokabide jatorra pakeari buruz ezagutu ditugun urrats anitzak kontuan izatea ez legoke desegokia. Baina non dago gakoa ez hitzegitea baino. Hala da, zure isiltasunak ene arratsaldeak betetzen hasia da eta emeki-emeki oroimen garbiak hori dira (nahikoa, gainera), garbiak eta gardenak: itsaso barrenean murgiltzen ginen uren gardentasuna bezala; bezala eta betirako.
      Aldakorrak gerala diote baina gure ezagutza zuzenak aurrean kontrajartzen gaitu. Zer egin behar dut? Oroimenekin jarraitu ala etorkizunerako oroimen berriak beste norbaitzuekin sortu. Bigarren aukera eraginkorragoa dela uste dut baina lehenari uztea beldurra ematen didala aitortuko dut.
(JARRAITZEKO)

miércoles, 20 de octubre de 2010

Nahiz eta berak zu ikusi, zuk ez duzu bera ikusten

   Gizarte sareetan pertsonek beste pertsonekin harremanetan jartzen dira eta egunak joan, egunak etorri iristen da harreman honen amaiera. Bien artean mantendu duten erlazioa eten da eta orduan baliteke bietako batek harremanari oraindik jarraipena ematea. Besteak aldiz ez du hori nahi, ez eta ere aurrerantzean bere harremanen berri besteak edukitzea. Azkenean gertatu dena zera da, bien arteko harreman gardena hautsi da eta bietatik baten nahiagatik. Galdera da orain arte harremana gardena izan bada zergaitik aurrerantzean gardenak izan eta etena jarri egon den kontaktuari eta kitto. Argi dago gizarte sare baten barruan beste norbaitekin erlazioa moztea nahi ba det, akaso besteak ene gauzen berri jasotzea posible izatea nahiz eta nik bere gauzen berririk bost axola.
Agertzen dira egoera hauek sahiesteko tresna berriak eta nahiz eta aproposak izan garbi jokatu behar jakinez tresnek zer ezkaintzen diguten eta gure begirada alde batera luzatuz zer lortzen dugu.

lunes, 18 de octubre de 2010

Toki itxi baten igeri egiten

      Ingurumenaren kokamen asko etxetik at eta ostera bat kalean zehar egitea edota lorategi aproposean murgilduta ibiliz batimendu tinko, hertsitua eta babestuari uko egiten diogu. Erosotasuna barruan aurkitzen dugu gehienetan baina bestetan kanporatzea buru gainean zerua bestrik ez eukitzeak balendriaz janzten gaitu hiritarroi. Lanaren ia denbora osoa bulegoetan garatzen dugunontzat kanpora irtetzea luxuzko ondasuna bihurtzen da.
      Badaezpada ere gure ohiturak udaberria eta udara aukeratzen ditu etxetik kanpo ariketa gehiago egiteko. Kirolak ere kanpoan espazio handiagoa eskuratzen ditu eta erosoago da fotballa belardi batean praktikatzea toki itxi batean baino sabaipean. Hondarzaren zabalera edozein motako kirolak burutzeko.
    Gauza zeharo ezberdina aurkitzen dut igeriketa polikiroldegi bateko igerilekuan egiten dudanean. Igeriketa instalazioaren neurriekin jolastea eskeintzen digu eta 25 metroko luzera duen igeritegi batek lau luzeko igerikada betetzean 100 metroko distantzia bete egin dugu. Prozesua errepikatzeak 200, 300, 400... metro igeri egitea dakar. Nire kasuan zerbait hain monotono bihur daitekeen ariketa burutzerakoan tartean gai bati buruz pentsatzen hastea egokia iruditzen zait.
      Gimnasia mentala eta crowl teknika bat egiten dira ur egokitu honetan eta ordubete eskas aritzen naizen bakoitzea, gai ezberdinak jorratzen ditut, bakardadean solas busti honetan. Gorputzak asko eskertzen dit ariketa multzo hauen ekintza. Bulegarien bizkar minak alde batera uxatzen ditugu.

viernes, 15 de octubre de 2010

Euriari so eginez

      Bulegari lanetan nengoela, aste osoko nekea ene gorpuan somatu nuen. Ostirala zen eta eguerdia pasata arratsaldeko hunetan murgiltzen hasia nintzen. Lantokiko lehioen bestaldean euria. Eta bapatean euria gustoko zuen neska hartaz oroitu nintzen. Badakit bustitzea gogoko ez zuela neskatxa hura baino bere hitzak "Asko gustatzen zaizkit egun euritsuak". Hasiera batean iruditu zitzaidan neska honen nahia etxean ahal zuen denbora gehiena egitea zela. Agian, kanpoan euria egiteak etxeko babespena ondorioztatzen zuen eta hori uste nuen.
      Euria gure buruan, soinean, hanketan somatzea batzutan gustatzen zaigu. Ez ordean zaparrada etengabe eta aterperik gabeko inguruan tripetaraino bustitzea. Gure oroimenek txikitan jasandako eurite erraldoiak urrutian badira ere uholdearen mamua gainean dagoela ezin da ukatu.
      Tantak pixkanaka-pixkanaka datozenean aterkirik gabe ibiltzeko parada eskeintzen da. Sorbaldaren mugimendu arinek ibilbide azkarra hartzeko aukera zabaltzen da eta akaso ez-ohizko tokitik itzultzen gara gure etxeetara. Banan-banan euri jauziari bakoitzak bere musika jartzen dihardugu. Azkenean lehoreratzen gara plazako itsas euritsuari begira. Euriari so eginez.

lunes, 11 de octubre de 2010

Kostaldeko haize aldakorraren altzora ginen

   Asteburu honetan gauza berri batzu egin genituen. Alde batetik joaten garen herriko igeritegia zabalik zegoen, behar zituen konponketak eta urtero egiten diren ikutuak jadanik bukatu zituzten eta. Ur epelean igeri egiteko xarmak bertara lehen bait lehen joateko nahia piztu zuen. Hilabete bat eta astebete bertara joan gabe eta ene gorputzak ez zuen gauza ezberdinik somatu. Ohi zenez 80 luze betetzea larunbat eta igande goizetako helburua bihurtu zen. Goizeko bederatziretan zabaltzen ditu polikiroldegiak bere atea eta ordu horretan prest dzanga egiteko. Hurrenez hurren, berrogeitasei eta berrogeitabost minutu erabili nituen bi kilometroko luzera burutzeko, hau da laurogei luzeak.

   Haize bortitza eta hegoaldekoaren berotasunak kaleak zeharkatzen zuen larunbat haren goizean. Bortitza eta zakarra. Hotzbero epela ene burua kiskaltzen du eta askotan botikak alde batera utzi dutxa hotza erabiltzen dut sendagai. Batek esaten zidan ur hotzak eragindako zirrarak buruko miña desagertzen zidala.

     Baina aste buru honetako protagonista gurekin izan den lehengusina baten txakur emea izan da. Hamar urteko hartzai-alemana zeharo trebatua eta ia zaunkarik ez duena egiten. Gustora ibili da animalia handartzan hona eta hara makila bila etengabe. Belardian ere ondo ikusten genuen baina konturatu ginen hondartzaren erakarmena handiagoa zela. Egunean behin bazkaldu eta lo era apal-apalean egiten zuen.
Lanera itzuli nahizenean eta honen berri lankide bati eman diodanean zera esa dit, txakur bat erosiko dudala.
Dena den, beti iruditu zait hiria ez dela txakur bat izateko, edukitzeko tokirik aproposena. 

martes, 5 de octubre de 2010

Adiskide baten gutun lagungarria

      Herenegun berezia izan zela azpimarratu nahi nuke. Noizbehinka posta elektroniko bat bidaltzen didan adiskideak iraganean dastatutako Bilboko irudi paregabea bidali zidan. Email-ari orrialde batzu itsatsi zion. Hauetan Bilboko kondairarekin zerikusia duten aipamenak agertzen ziren. Bai Bilbo eta Euskalerriarekin lotura zuten aipamenak. Orrialdetan idatzitako guztia Bilbo Zaharreko hibaiaren bestaldean inskripziotan agertzen da. Eta guzti honi ezker iragan hurbil zein urrutira abiatu nintzen gertakarien argiaz baliatuz.
      Bilbora iritsi nintzenean hiriak burdinarekiko zeukan lotura hestuaz banekien. Behin ere batek esan zigun, "Bilbao, la ciudad del hierro". Are gehiago udal hauteskunde batean ez dakit erdi txantxetan kandidatu baten leloa zera zen "Un hombre de hierro para la ciudad del hierro".
   Haritik irten gabe, berraipatu ene adiskideak bidalitako Bilbori buruzko testuak, hots, kalean irmo idatziak zirela. On Diego Lope de Haro, Garci Lopez de Chinchilla, Poza Lizenziatua, William Shakespeare, Bowles, Alzola eta Gabriel Aresti. Multzo hauen esanek XIV. mendetik hasi eta XX. menderarte toki hartzen dute eta guztietan Bilboko hiriaren aipamen bat agertzen da. Historia ezagutzeko bide bikoitza: idatzi zutenena, idatzitako gaiarena. Eskerrik beroenak, adiskide.

domingo, 3 de octubre de 2010

Udazkenaren etorrera

    Udazkena iritsi da kale gainean lehen hosto aleak metatzen ikusten hasi garenontzako. Egunen argitasun iraunpena zeharo gutxitu egin dela ere nabaritu dugu eta hirian garatzen ditugun joan etorrietan argi indar artifizialaren laguntza somatzen dugu gauaren nagusitasunpean murgiltzeko.
   Askotan gauza ilunek malenkolia pizten dute gure inguruan, akaso ondoan dagoena ez bait dugu oso ondo ikusten baina ametsek lagunduko gaituzte hurrengo eguneko bidea aukeratzen. Hainbat egunetan malenkoliaz gain beste zerbait pizten hasi da gure inguruan ere. Luzaroan itxaroten genuen hori kaleratu da norbaiten gogoari begira baino herri osoari begira ere. Batek argitu zidan tresnak prestatuak direla eta tresna horiek erabili behar duten trebezia ere gaindituta dagoela; baina beti bezala batasun erronka baten faltak tresnak eta trebetasunak indargabetzen dute noiz eta nola egin guztiok nahi dugun hori. Lagunari galdetu nion "Nor gara guztiok?" Eta lagunak erantzun: "Euskaldunak, herritarrak, atzerritarrak, nazioartekoak, ... guztiok, mutil, guztiok". Bere erantzuna entzun eta gero kale gainean erortzen hasi ziren hostoei so egin nuen berriro. Hala da ere guztiok osatzen dugun humanitatea eta.

martes, 28 de septiembre de 2010

Hamabostaldi bateko oporrak

    Urtean zehar opor garaia ez dut gauza oso, bakar edo jarrai bat bezala ikusten. Badira ene alboan diren lankide biharginak hilabete osoko oporrak segidan hartzen dituztenek. Nire kasuan gauzak alderantzizkoak direla esan beharra dut. Agian nire lanak hainbesteko oporren epe luzea hartzea ez du ezten. Horrela normalean bi hamabostalditan banatzen du sosegu garaia. Gehienetan uztaila eta iraila izaten dira oporrak hartzeko hilabeteak. Uda hasierak eta amaierak solasaldi bareagoentzako aukera ematen dutela diote abuztuan inoiz oporrik hartzen dutenek. Egia esan, hilabete osoa eta hamabostaldia artean badira desberdintasunak. Askok diote benetazko oporrak denbora epe luzeena hartu behar dutela. Lanera joan gabe denbora gehien igaro eta atseden handiago lortu. Aldiz beste lagun batek esaten zidan hobe zuela oporraldi laburragoak izatea, bereziki lanera itzultzeak ez zala hain traumatikoa egiten, eta lanarekin kontaktuan berhasteko ahalegin gutxiago eskatzen ziola. Orain arteko lan estandarrak oporraldi baten ondoren egingabeko lana jartzen dio langileari eta normala baino esfortzu handiago suposatzen du atsedenalditik etorri denarentzako. Agian konpentsazio ideia bat datorkigu atsedena/lana handiagoa ardatzen inguruan.

martes, 21 de septiembre de 2010

Ugarte txikiari buelta

Atzokoa bai izan zela pasadizu kontagarria, batez ere hondartzara joatea beste gauza interesgarriagoa bihurtu zelako. Gozetik eguzkia peto-peto zeruko bazter guztiak argitzen hasia zen. Nahiz eta iraileko bigarren hamabostaldiko egunak izan, hondartzara joateko gogoa amaiezina izaten ziraun. Orduantxe eta itsasoaren baretasunaz baliatuz erabaki nuen snorkle edo itsasperako antiojuak eta arnaserako tutua erabiltzeko une aproposa zela. Itsasoko ura erabat freskoa zela ez nion inori ukatuko baina tramankuluak gainean, nor ez zen itsasora sartzeko?

jueves, 2 de septiembre de 2010

Narrazio labur bat asmatzeari ekin nion

  Duela hilabete lehiaketa batean parte hartzeko haina nuela iruditu zitzaidan eta nahiz eta nere idazle produkzioa kazetaritzara bideratua izan, iruditu zitzaidan fikzioari tarte bat eskaintzea posible eta niretzat mesedegarria izango zela. Gehienetan gizartea, ekonomia eta teknologian oinarritu dira nere idazkiak. Oraingoan ipuien ildora bideratu nintzen. Kontua behar nuen, argudio bat, pasakizuna, gertakizuna baino aurrez benetan gertatu ez izanaren abantailaz baliatu. Baliteke egitura honen itxura erreza azaltzea idazleari baina berehala ohartu nintzen benetako gertakizunez idazteak fikzioakoez baino errazagoa zela. Agian ostopo bat zera litzateke, gertatu den zerbait ezagutarazteko behar dugun erredakzio teknikoa errealitate baten osaketa eskatzen du eta guzti hau burutzea errealitatearen, (zentzu zabalean), laguntza paregabekoa guztiz baliagarria dauka idazleak. Fikzioan aldiz asmakizunaren tresna literarioak ez dute erredakzio teknikoaren laguntza hori, errealitatearekin bat etortzeko abantaila.
  Burutazio hauek egin ondoren gaiari ekin nion. Kontakizuna orainean egiten zen iraganeko gertaerei buruz. Eta iraganeko gertaera hauek aurreko denbora batean jaso ziren gertakizunei buruzko ikerkuntzak besterik ez ziren. Egunak aurrera lortu nuen hiru orrialde betetzea eta lana bukatutzat eman nuen. Lehiaketara aurkeztu nuen eta urriararte itxaron behar. Bitartean igeri egiteari ekingo diot.

miércoles, 1 de septiembre de 2010

   Itsaso aldera hurbildu zen jendea espero zuen baino eguraldi hobeagoa aurkitu zutela esan daiteke gure Kantauri Itsasoko herri eta hondartzetan. Egia esan uztailean eguzkia maiz agertu zen gure zeruetan baina abuztua hasi bezain pronto eskualde batzutan ordurarte euria ez ba zen ia ikusi bere agerraldi dendo eta indartsua egin zuen. Baina berriro ere eguzkia garaitu zen eta kostaldeko hondartzetan haur, ume, gazte, heldu e.a. itsas ertza bereganatu eta itxasoratzen hasi ziren. Beno itxasoratu baino uretara sartu eta zerbait freskagarri aurkitu igeri pixka bat eginez. Hotzberoa gora eta poliki poliki marmoka multzoak kostara iritsi ziren. Beraien kalte pozointsua sorosle bat baino gehiagoren lana ekarri zuen. Eta margo ori, gorri eta berdeko ikurrinen ondoan marmoken ikurra berria ere ikusi zen hondartzara sartzean. Esan didate bizkaiko hondartza batean animali hauetako batek espasmoak eragin zizkiola uretara sartu zen udatiar bati. Jakiterakoan dardara fin eta zorrotz bat sartu zitzaidan gorputzean. Baina ez diogu nere kontakizunari efektu alarmistarik gehitu: kontu izanik eta sorosleen adierazpenak jarraituz jakingo dugu bainatzea gomendagarria den ala ez. Beste batek esan zidan, ikurrin gorria marmokengatik behin jarri zutela eta beno, berdin zitzaiola eguzkia hartu ondoren dutxa hotz eder bat hartzea bertan hondartzan.

martes, 31 de agosto de 2010

Irudimenaren azken oroimenak

Udako ala oporreko agian, azken egunak irailaren atetan utzi ninduten. Lanerako itzulera gero eta bigunago egiten zitzaion ene aldameno lankide hari. Arrazoia zeuzkan hiru seme geraezinak eta handik ona gelditu gabe, aita nekatuz eta astiro-astiro nekatuz. Lankideak esaten zidan: to, motel, hau plazerra lanean baina eserita, inora joateko beharrik ez; gustora, goizerdiko kafetxoa eta gero lanera berriro.