Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

viernes, 24 de noviembre de 2017

BERE BEGIRADA ORLEGIAN NAUKA LELOTURIK (1)

      Mikelen musika entzuterakoan neska hari buruzko oroimena bizikleta baten gainean gaez Bilboko hibai ondoan. Elkarrekiko harremana ikasketa batean zetzan eta horretaz baliaturik astean bi aldiz elkar ikusten ginen hiri handi hartan. Emakume ikasia eta jakinduri zabalekoa zela beti iruditu zitzaidan eta agian balio hauengatik errespetoa gorde diot ezagutu ginenetik. Ikasketak atzerriko hinkuntza batean murgiltzen zen, aditzak, lexikoa, konjugazioak... Eta ariketak. Etengabe aritu ginen ariketak prestatzen eta borobiltzen.

   Naturarekiko eta gizarte sakabanatuekin lotura zuten idazleen bizitzak ere gure elkarrizketak jorratzen zuten, tea ala kafea edanez arrats eta gau batzuetan. Gauza askoz jabetu nintzen esperientzia hartan, bereziki Elenak gaiak aztertzeko zuen erraztasun handia. Maiz uste nuen denetaz, guztietaz eta osotasunez zekiela. Idazteari ekiten zion bere irakurketa saio luzeen ondoren tartea aurkitzen zuenean. Filologoa zen Elena, haurra zela dantza ikasketak burutu zuena eta Bizkaiko hiri buruan bere ikasketak burutu zuena.

(Jarraituko du)