Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 25 de agosto de 2016

Maitale izkutuak hirian

   Hiriko ikasgela batetan ezagutu ziren eta hizkuntza modernoa ikasteari ekiten zioten. Hiru urtez alemana elkar ikasi zuten eta bien arteko harremana ikasturtearen amaierarekin bukatu zen. Dena den elkarrekin ziren bitartean e-mailak erabili ohi zituzten beraien ariketak eta idazlanak elkar trukatzeko asmoz. Nola egun guztian ez ziren elkarrekin egoten posta elektronikoak lotura erakargarri bat ematen zien biei. Ariketaz gain beste gaieitan mintzatzeko parada aurkitzen zuten, adibidez, azken asteburuan non izan ziren, sein menditara igo ziren edota kostaldekozer herrixka bisitatzen aritu ere.

   Klaseak amaitu eta biak gainditu zuten ikastaro osoko azterketa trinkoa. Ikasleak hiriko kokagune ezberdinetan bizi ziren eta klasean bukatu bezain pronto hiru urtetan zehar ezagutu zuten harremana amaitutzat utzi zuten. Lanordutegi ezberdinak, biak elkar topo egiteko aukera gutxi eta astiro astiro, bien artean harreman hestu bat gainean zegoela eta e-maila berriro erabiltzen hasi ziren beraien arteko kontuak jakin arazteko.

   Horrelako egoera honetan hiruzpalau hilabete iraun ondoren biak elkar ikustea erabaki zutela. Argituko dut batak zein bestea bere bikotea zutela eta inoiz argi azaldu zuten beraien bizitza ez zutela aldatzeko asmorik euki. Elkartu ziren zentruko garagadotegi zahar batean. Lehen mailako gaia hizkuntza alemanieraz jorratu zuten. Inertzia baten mugiketa baten altzora gure bikotea hilabete batzu ikusi gabe eta hiru urtetan izan zuten gaiaz mintzatzen ari ziren. Lanean bakoitzak nolako hinzkuntza maila erabiltzen zuen, hiztegien zailtasuna gaindiezina ala ez...

   Egia esan kontaktua izan zutela aurreko egunetan baina guztia ordenadoreen bitartez garatu zuten eta ondorengo lehen zitan beraien bizitza pertsonalez fitsik ez suten aipatu. Mutila Aitor zuen izena eta neskak, berriz Kattalin. Aitorrek tabernako txoko aparte bat aukeratu zuen eta Kattalini galdera hau egin zion:"Faltan dituzu klasean batera bizi genituen urteak?" Kattalinek, lurrera begira, zera erantzun zion Aitorri: "Ba egia esango dizut, Aitor, klaseak bukatu ta gero zu ez ikustea zeharo gogorra egin zait eta hemen elkartuko ginela proposatu zenuenean asko poztu nintzen."

   Ikasle izandako bi pertsona haiek hizkuntza bat ikasi baino zer edozer gehiago bizi izan zute ikasgela haietan. Garagardo bat hartu eta tabernatik irten ziren bakoitza bere etxera eta beste batean bilduko zirela. Aitor eta Kattalin kontaktuan dihardute eta behin ikasgela batean aurkitu ziren ikasle biren jokoan sartu ziren teknologia berrien eskutik ikasteko tresna topatu ere.

jueves, 4 de agosto de 2016

Uda eta lanean orduari begira

    Duela 29 urte lanean hasi nintzen bulegari bezala egun ari naizen entrepresa berberan. Gogoratzen dut abuztuko lehen egun haiek nituen ikasketak erabiltzen hasteko  bulego hura. Bai, abuztuko lehen astean lan egiten hasi nintzen eta hurrengo urteetan zehar abuztu osoak lanean bete ditut. Oporrak izan ditut, normalean zatika eta gehienean uztaila, iraila, urria eta behin azaroan ere hartzeko aukera izan dut.

   Zerbitzu entrepresa batean aritzea bezeroen hurbiltasuna udan biguntzen dela esan daiteke. Honek eragin zuzena dauka bulegora iristen diren betebeharrak, enkarguak eta ordainak. Lankideen murrizketa nabaria da eta hiria bezala jendez guttitzen hasia dago. Hala eta guztiz ere lana ba dago eta eguneko errutina urte osoan errepikatzen da hilea azaroa, apirila edo abuztua ba da. Kontsolamendu bat izaten da aste hauetan asteburua ere dagoela eta astekoari eten bat egiteko para suertatzen zaigula langile udatiarroi.

   Eguzkiaren argitasunak eguneko ordu gehiago harrapatzen ditu eta ondoren eguna luzeagoa dela lo egiteko grina zerbait desagertzen zaigu gainetik. Gainera, lanera joatean kaleek argi naturalez jantzita daude.  Neguan alderantziz suertatzen den gauza bat, eguna hain luzea denez edo, eskumuturreko ordulariari gehiagotan luzatzen diogula gure begirada galdekorra zer ordu ote den bila. Eta aldi askotan honi begira denbora astiroago dijoala dirudi eta gure aurreko begirada une labur batean izan dela konturatzen gara.