Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

viernes, 6 de octubre de 2017

Udazkenaren xarma maitatu genuenok

    Garai batean udazkena urteko aro berezitzat hartzen genuen. Baliteke berezitasun honen zioa udalditik aldatzeko gertakizunean zetzan baino ez bakarrik gure eskolaratze edota unibertsitaterantzako itzuleragatik. 

   Xarma aurkitzen nion nik udaroa zerbait luzatzeko garai bat zelako, are gehiago hainbat udalekuetan lasaitasuna azaltzen zela, batez ere udatiar asko bere herritara itzultzen zirelako. Eguraldia oraindik freskatu gabe hondartza erdi hustuta eskenatokia aldatzen zihola ohartu gigen. Udazkena zen. Etengabeko bero lehorraren sikatetik hezetasunaren ildora gindoazen eta giro akademikoak poliki-poliki gure nahiak ausnartzen... 

    ... Ausnarketa benetan patxada osoz egitekoa egunoroko gurpilaren barruan sartu baino lehen, Xabier Leteren idatziari aipatuz, itsasoko uretan bainatutakoak oraindik epelak ziruditen. Gogoan dut azaroko lehen egunen batean pasiatzen hondartzara joan ginela neska ta mutil talde bat. Eguzkia gainean eta zeru urdinpean beroa nagusi. Arearen gainean geundela jantziak aldatu eta uretara abiatu ginen berehala. Hasiera batean, ura, hotza zela ematen zuen baina sartu bezain pronto gorpuak igeriz hotz arruntaren loturatik askatu ziren.

      Demagun gure udazkeneko itsasoratze ariketak ez direla hain maiz kanporatzen. Gainera hondartzan murgiltzeko eguraldia ez da hain aproposa. Baina egiten genituen eskapadatxo urri haien saria gogoan gordeko genuela negu hurbilaren atari ondoan.