Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 28 de agosto de 2014

Elena eta Juan elkar topean

Udaerdian ikusi ziren eta gizon hark emakumea berriro bere ondoan zuela aurreko egunetako ezin egonari aurre egin zion. Herri urruneko gozoki gustagarri bat bezala zuen Elenarekin berriro topatzea. Egia esan, egunero gogoratzen zuen, bere eginkizun guztietan present zuen, erosketak egiterakoan, lanera joan etorrian eta bazkaltzerakoan ere Elenaren irudimena gainean zuen. Azken aldiz aurkitu zirenean demagun ordubete eta erdi bat egin zutela hiriko taberna hartan. Juanek ondo gogoratzen zuen Elenak mugikorrera deitu zuela. Bera lanean zegoen baina ordurako bulegoko betekizun guztiak burututa zituen, jakinez Elenak eguerditik aurrera handik agertzeko esan ziola. Tabernan beraien ohiko zuten edari freskagarri bat eskatu zuten eta jateko Elena gose zen eta pare bat pintxo dastatu zituen. Juanek, berriz, pintxo bakarra jan egin zuen. Egia esan janaria eta edaria Elenaren eta Juanen hurbilketa bakoitzean toki berezi batean aurkitzen ziren. Elikagaiez eta edatekoaz mintzatzeko arrazoia gai arrunta bati heltzeko aukera ematen zuen. Garrantzi handiko gaiek geroago irteten hasiko lirateke, astiro-astiro: alboko herrien politika egoera, arte erakusketen bilakaera uda hartan, Japoniako artelanak... Gai mamitsu hauetan janari eta edariaren gaietara itzultzeko tranpatxoa ere ba zegoen: igogailuetan hain erabili den eguraldiari buruzko iruzkinak. Elenaren portaera ezberdina agertzen zen, bera beti hiritik kanpo etorri behar zelako, nahiz eta hiria ondo ezagutu eta bertan bere biziko urte gehienak bizi. Juanen izaera bestelakoa zen, batez ere ohitura finkoetara lotuta bizi zen gisajo baten gizakian bihurtu zelako. Hori zen eta Elena zetorkien bakoitzean bere inguru guztia ankaz gora jartzen zen eta batzuetan urduritasunak zita berri hura zapuztuko zuelaren berdur zen. Hurrengo bilerarako data oraindik jarri gabe zegoen baina handik hilabetera izango zela uste zuen Juanek. Kasu gehienetan ekimena Juanen eskutik zetorren baina Elenak ere, eta inprobisazioari lotuz, zitatzeko aukera berria plazaratzen zuen.

miércoles, 13 de agosto de 2014

Udaerdian elkar topo egin dugu

Udaberritik ez ginen elkar ikusi. Gogoratzen naiz Alemanierako hirugarren kurtxoko azterketa prestatu egin behar nuela eta horretan buru belarri liburuei ekin nien. Ordutik honera gure harreman bakarra posta elektronikoari esker izan da eta kontaktuan izan gara. Kostaldean eman ditugu hainbeste egun eta azkenean aitortu didazu hondartzan uretan sartu zerala eta albiste honek asko poztu nau. Nire nobedadea, berriz, atzo txirrindulan ibili nintzela eta hibaiaren bazterrean maria gora zela ura errepidean isuri zela zen. Taberna hartan zerbait jan eta edan genuen eta egunkari haren ieroglifikoa ez genenuen atera. Bulegora itzultzean atera dut asmakizuna: Pido celadores Pi grekoa, 12 (doce) la do (notak) eta res (idia). Ilargia, itsasoa, ekaitzak, iraganari buruzko oroimenak... beste gai batzu izan dira. Gogoan daukat Robin Williams zenaren heriotzaz hitz egin dugula ere. Bilbon, 2014.eko Abuztuaren 13an