Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 28 de agosto de 2014

Elena eta Juan elkar topean

Udaerdian ikusi ziren eta gizon hark emakumea berriro bere ondoan zuela aurreko egunetako ezin egonari aurre egin zion. Herri urruneko gozoki gustagarri bat bezala zuen Elenarekin berriro topatzea. Egia esan, egunero gogoratzen zuen, bere eginkizun guztietan present zuen, erosketak egiterakoan, lanera joan etorrian eta bazkaltzerakoan ere Elenaren irudimena gainean zuen. Azken aldiz aurkitu zirenean demagun ordubete eta erdi bat egin zutela hiriko taberna hartan. Juanek ondo gogoratzen zuen Elenak mugikorrera deitu zuela. Bera lanean zegoen baina ordurako bulegoko betekizun guztiak burututa zituen, jakinez Elenak eguerditik aurrera handik agertzeko esan ziola. Tabernan beraien ohiko zuten edari freskagarri bat eskatu zuten eta jateko Elena gose zen eta pare bat pintxo dastatu zituen. Juanek, berriz, pintxo bakarra jan egin zuen. Egia esan janaria eta edaria Elenaren eta Juanen hurbilketa bakoitzean toki berezi batean aurkitzen ziren. Elikagaiez eta edatekoaz mintzatzeko arrazoia gai arrunta bati heltzeko aukera ematen zuen. Garrantzi handiko gaiek geroago irteten hasiko lirateke, astiro-astiro: alboko herrien politika egoera, arte erakusketen bilakaera uda hartan, Japoniako artelanak... Gai mamitsu hauetan janari eta edariaren gaietara itzultzeko tranpatxoa ere ba zegoen: igogailuetan hain erabili den eguraldiari buruzko iruzkinak. Elenaren portaera ezberdina agertzen zen, bera beti hiritik kanpo etorri behar zelako, nahiz eta hiria ondo ezagutu eta bertan bere biziko urte gehienak bizi. Juanen izaera bestelakoa zen, batez ere ohitura finkoetara lotuta bizi zen gisajo baten gizakian bihurtu zelako. Hori zen eta Elena zetorkien bakoitzean bere inguru guztia ankaz gora jartzen zen eta batzuetan urduritasunak zita berri hura zapuztuko zuelaren berdur zen. Hurrengo bilerarako data oraindik jarri gabe zegoen baina handik hilabetera izango zela uste zuen Juanek. Kasu gehienetan ekimena Juanen eskutik zetorren baina Elenak ere, eta inprobisazioari lotuz, zitatzeko aukera berria plazaratzen zuen.

miércoles, 13 de agosto de 2014

Udaerdian elkar topo egin dugu

Udaberritik ez ginen elkar ikusi. Gogoratzen naiz Alemanierako hirugarren kurtxoko azterketa prestatu egin behar nuela eta horretan buru belarri liburuei ekin nien. Ordutik honera gure harreman bakarra posta elektronikoari esker izan da eta kontaktuan izan gara. Kostaldean eman ditugu hainbeste egun eta azkenean aitortu didazu hondartzan uretan sartu zerala eta albiste honek asko poztu nau. Nire nobedadea, berriz, atzo txirrindulan ibili nintzela eta hibaiaren bazterrean maria gora zela ura errepidean isuri zela zen. Taberna hartan zerbait jan eta edan genuen eta egunkari haren ieroglifikoa ez genenuen atera. Bulegora itzultzean atera dut asmakizuna: Pido celadores Pi grekoa, 12 (doce) la do (notak) eta res (idia). Ilargia, itsasoa, ekaitzak, iraganari buruzko oroimenak... beste gai batzu izan dira. Gogoan daukat Robin Williams zenaren heriotzaz hitz egin dugula ere. Bilbon, 2014.eko Abuztuaren 13an

miércoles, 11 de junio de 2014

Galdutako kamera batean irudiak aurkitu nituen

Argazkiak ateratzeko erabiltzen ditugun makinak, kamerak deitzen ditugu. Egungo kamerek ez dute aspaldian erabiltzen ziren erroiloak. Orain erabiltzen ditugunak dijitalak dira. Ikuskailuan ikusten duguna argazki bihurtzen da eta berehala. Atera dugun irudi hori segindan ikusteko aukera ematen zaigu. Kamera analogikoak, aldiz, argazkiak atera eta epe labur ala luze batera eskutan eukitzeko argazkidendaren beharra zegoen. Duela gutxi, adiskide batek honako irudi hau erakutsi zidan gizarte sare baten laguntzari esker. Argazkian, eta bi hatzamarrez eskuan tinko hartuta argazki kamera gorria azaltzen zen. Ikusi nuenean eta bere jabearen hara eta bestera egindako hamaika bidai eta txangoez ohartu nintzanean pila bat paisai eta pertsonai irentsi zituela pentsatu nuen. Demagun etxeko txoko ilun batean aurkitua izan zen kamera hau denbora epe luze samar bat erabili gabe egongo zela. Baina tramankuluak barne memoria barruan hainbat argazki izan zitekeen ikusteko gai. Huraxe bai aurkikundea! Norberaren kameraren kasuan erraza gerta daiteke kamerak gordeta dituen irudiak gogoratzea, ezagutzea, baztertzea eta agian irudi haiek ikusterakoan gure buruari galdetzen genion ozenki: Baina nola demontre dirau irudi hau begibistan, ezabatu egin nuela zin egingo nuke. Gauzak zeharo aldatzen dira aurkitzen dugun kamera beste norbaitena denean. Orduan, kuriositatea, sekretoa, zer pertsona agertuko diren, zein jazkerakin, zein toki ezagunak, hainbat herriko plaza eta kale ezagunak... Osagai guzti hauekin kamera honen jabea ezagutzeko bidea erraztu daiteke: zure lagun bat, atzerritar bat edo beti maite izan duzun neska hurbil hori. Irudimen handiko pertsonek beti jakingo dute aurkitutako kamera batekin zer egin: pena merezi duen materialea gorde eta gainontzekoa ezabatu, nahiz eta ezabatutako argazki horiek zekulako kaltea, mina egingo lioke kameraren benetako jabeari.

miércoles, 4 de junio de 2014

Atzo elkartu ginen

Egunon esaten dut ene buruari. Agian hain goizetik esnatzen naizelako gizona bere bakardadean nori esango dio ba egunon. Dutxa freskagarriaren garbiketak bere eragina egiten dio ene gorputzari eta gaueko amets gaiztoak berehala uxatzen ditu ere. Gaur es dut amets gaiztorik izan dudanik sumatu baina besperako oroimena garbi agertu da. Aspaldiko azken gabonetatik ez genuen elkar topo egin eta posta elektroniko sorta bat ezik ez genuen ez eta ere telefono deirik elkar jaso. Dena den nabaritu dugu idaztearekin nahikoa dugula. Guttienez gure harremana sendo mantentzeko. Tea eta kafe bana hartu genuen bere auzoko taberna ezagun hartan eta gure hizjarioa azken gertakizunetaz aritu zen. Politikak bere lekua ba zuen ete lan eta gizarte gaietaz jorratu genuen gure elkarhizketa. Gogoratzen dut naturari buruz egin zenidan galdera hura: "Bale jakiaz elikatzeko prest egongo zinen, Ibon?". Hura bai galdera. Esan nion Naturaren oreka eta baliabideen banaketaren alde balitz, ba emaidazu bale zerra gustagarria. Agian ene iskribu hau irakurriko du eta segurazki nahiago zukeen nik beste oroimen batzu azaleraztea. Betor bitez bere proposamenak.