Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 26 de octubre de 2011

Gizarteak jaso zuen egoera berria

Astelehen urdin batean. Izar betaurrekodunak... Hitz hauek Itoiz taldearen abesti bat jorratzen du eta alboan Juan Carlos Perezen Atlantic River asko lagundu zidan istripu larri batetik osatzen nintzela. Iragan astelehenean lagun batekin bizikletaz atera ginen Bilbon barna. Bilboko Manhattan txikia detzen duten Zorrozoaurrera abiatu ginen. Hibairen bustikortasuna birikietan sentitu genuen. Euria zen moteltzen. Eta txirrindula gainean maria bera itsas adarrean nagusitzen hasi zela konturatu ginen. Lantegien irudi bakartiak ugartearen bakartasuna areago somatzen zuten. Aurrera, lagun autoek ere bere lekua dute errepide hestu honetan. Bus gorriaren lerro bakarra ere gure alboa inguratzen zuen.