Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 27 de mayo de 2020

Telelana giza baldintzak behartuta



   Berrogehialdietako giro hauetan murgildurik,  bulego barruan lan egiteari aspaldidanik ekin genuenoi telelanaren premia ezarri egin digute guztion osasuna eta bizi kalitatea bermatu asmoz. 1995 urtean Telelanari buruzko txosten bat idatzi nuen, hots, Telelana: lan-eredu baten testuingurua, Udako Euskal Unibertsitatearen Uztaro giza eta gizarte-zientzien 13. aldizkarian. 25 urte pasa dira argitaratze hura ondoren, eta epe horretan sekula ez dut lan mota honen era jarraian egiteko aukerarik izan aurtengo martxoararte. 

   Lehen aipatu dudan lana jorratu nuenean gaur egun Interneten dagoen erabilerarik ez zegoen, gutxienez etxetik garatzen ziren ekintzak kontuan hartzen baditugu. Garai hartan, orain direla 25 urte, telelana etxetik gauzatzen zutenen artean aurkitu nituen oinarrizko komunikazioa enpresarekin faxez bitartez egiten zutela. Teknologia asmatu bazegoen ere azken urteotan abiadura azkarreko komunikabide euskarrien zabalkuntza telelana ahalbideratzea bizkortu du eta egun gizarteak pairatzen duen pandemia honen barruan era batera ekonomia alorreko hainbat hesparruei etenari aurre egiteko tresna bihurtu du etxetik lan egiteko modu hau.

   Etxean makina bat ordu iraun beharrak aisiaz gain lana egitea egunerokotasun bat emango dio gure bizitzari eta derrigorrezko baldintzak ezartzen direnean konponbideak ere ildo beretik aurkitu behar dira. Baliabide neurrien arabera, tresna, sare eta softwarea  atalak elkarbilduz telelana sortu dute.

    Egia esan, egoeraren  irtenbidea desiratzen dut guztion osasunarengatik eta ohiko lankideekin berriro lanean egoteko.


Ibon Alonso


   





lunes, 18 de mayo de 2020

Onarpenak datozenean


   Gure bizitzaren aro goxoenetan ez garela bizi ez da gauza berez frogatzerik behar duena. Gaixo pandemikoak eguneroko ohitura asko aldatu digu; lana, harremanak, kirola,... Guzti hau arau multzo finko eta ukaezinen artean. Argitu zaigu lehendabizikoa gizakion osasuna erabat bermatzea eta funtsezko baliabideak ahal diren neurrian kudeatu guztien onerako.


   Gaitzak gure ingurutik lagun asko hil ditu eta guzti horien ezin izan da krudelagoa bihurtu. Gaixoa era ezberdinean pairatu dutenen testigantza ere latza izan da. Astirotasunez zulo ilun honen argia ikusten hasiak ba gara ere giza eta materiale kalteak izugarriak izan dira, Langabeziarena zorroztu da eta konponbiderako aurrerapausu sakonak egin badira ere epe luzerako lan bat dugu. Saiatu gaitezen garrantzizko atalak ondo babesten eta herriak behar dituen premiak asetzeko.berdinak izaten.

  Mediterraneo itsasoan bezala tinko diraute lurgabeko gizaki itolarrian ur olatuen altzora. Haiengandik ere adibidea ikasi dugu nahiz eta guda giroa edo gaixo indartsu baten erronka  berdinak izan.

  Egun bat gutxiago falta da egoera honen amaiera iristerko eta baita gauden iluntasunetik irtetzeko. Atzo txaloak amaitu baziren ere, osasun arloan aritu direnen guztioi eskerrak bete egin duzuen lan eskergatikan.