Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 21 de agosto de 2012

onartuz: Udararen erakargarritasuna une berotsuenetan

Ez da gauza erraza hondartza bakartiak aurkitzea, ez eta ere egun epelak bakoitzaren gutokoak. Hondartzara joaten ginenean hamar ta erdiak ziren. Kirol zerbait egin, futbolean bereziki eta ondoren itsasoaren oihua entzuten genuela eta berehala olatuen kontra salto eta topo egiten genuen sari errefreskagarri baten bila bagindoazen. Uretan denbora dexente ematen genuen. Handik irten eta hondar lehorraren bidea hartuta arearen gainean etzanda egiten genuen, eguzkien izpiak lekuko. Orain itsagora bizi-biziak ez badira nekez jolas daiteke futbolean. Baina aipagarriena da egun, batzuetan inguratua aurkitzen zerala nahiz eta hasiera batean aurrean eta atzekaldean 15 metrotara inor ez egon. Iritsi da hunea alde egiteko: eguzkiaren indarrak kaltegarri bihur daitezke eta astiro-astiro bagoaz jendetzartean hondartzatik beste inguru despopulatu batetara.

martes, 3 de abril de 2012

Mende erdiaren etorrera

   Urtez urte norberaren urtebetezea dator eta ospakizun xumean ala txalapartatsuan egun berezi hau igarotzen dugu besperan baino urte bat zaharragoak gerala aipatzeko. Atzo berrogeitamarrak jauzi ziren arrapaladan eta egia esan, aurreko urteetan baino urte borobil hauek erdi jipoitu ninduten baina denboraren aurrera egiteak hori dakar, denborari aurre egitea.

   Kasualitatea balitz ere aurten hogeitabost urte betetzen ditut lantoki berean lan egiten eta analisi erraz bat bururatu zitzaidan: 25 urte entrepresan bete izan ditut eta beste 25 entrepresatik at. Bi kopuruak gehituz 50 ateratzen zait, hau da ene adina. Iruditu zitzaidan bi idazlan egiteko parada edo atzekia banuela eta orduan bietako idazlan batean, "entrepresatik at" Ikastolako oroimen multzotaz jarduntzea ez zela ideia txarra: gertakizun mordo bat gogoratzea posible ikusten dudanez, orrialdeak gora, orrialdeak behera hiru urtekin hasi nuen ikastolakume papera nola bete nuen, nolakoak ziren nire kideak, maisu eta irakasle, jolasak, txangoak, liburuak, ariketak, autobusa... Hauxe bai idatz jarioa  martxan jartzeko aukera. Ondoren Institutoaren gaiari helduko nion, azkenik, Unibertsitateko haro hurbilagoaz jorratzeko. Azken garai honetan ene lantokira etortzean nahasi egin ziren lehen 25 urteak eta ondorengoak. 50 urte eta gero aurrekotaz idaztea ariketa gogoramentsu aparta bihur daitekeela uste dut.

   Hasiko behar naiz oroimenak bildu, gertakariak osatu, eta azken finean atzera burutuko dudan begirada honi ekitea. Eta batek galdetuko dit "50 urte eta Ikastolan ibilia?" edota "Zein gai eman zenituen Unibertsitatean euskaraz?" Ah ze piztia!