Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 19 de mayo de 2016

Aurtengo lehen txangada itsasora

   Iragan ostiralean gertatu zen. Emazteari esan nion nola eguraldi aurriluspenen arabera ostiraleko arratsaldea asteburuko une aproposena izango zela itsasoko ura estreinuz daztatzeko. Hala esan eta hala egin. Hondartzara hurbildu ginen eta zerua hodeiak eta eguzki tartez jantzita zegoen. Uraren hotzberoa jakina nuen, 15 gradutakoa. Arazo bakarra zen kanpoko giroa pare bat gradu gutxienez zenbatzea.

 Uretara sartu nintzen eta zirrara hedaggarri bat ene gorpu osoa estali zuen. Olatu asko ez zeguen hondartzako inguru hartan eta honek lagundu zuen. Uretan eta bost minutu ondoren, aklimatazioa lortu nuen eta ni neu guztia ur barrenean egotea ere. Orduan igeri libre egiteko ahalmena somatu nuen eta ur azpian jolasteko ere parada aurkitu nuen.

Gustora olatuen artean, olatuen altzora eta beraien indarrez batetik bestera mugituz uraren freskotasuna beste atal aparte batean  geratzen zen. Ur gezalaren neraganatzeak aspaldian ikuturik gabe nuen paradisu urdin eta berdearen hurbiltasunak ene gorpua asetu egin zuen. Hogei minutu ondoren itsasoa utzi nuen bere bakardadean. Geroxeago haur kirolari prestuak eta atonduak nik utzitako hesparrura abiatuko ziren.

lunes, 2 de mayo de 2016

Itasoan etengabe zeruari begira

   Ia asteburu guztietan kostaldera joaten gara eta ostiraletik igande arratseraino bertan izaten gara. Egia esan, aldatzen ez ditugun ohitura batzuez gain, eguraldiaren menpe aurkitzen gara zer egin ala ez egiteko orduan. Ohituren artean kirola betekizun garrantzitsua dauka, baetz ere, goizeko lehen orduetan igerilekura joaten bait gara, Igeri, sauna jaccuzzi eta abarrez goizeko lehen ordu hauek borobiltzen dugu.

     Handik aurrera eta kirolaren atala bete eta gero kafe bero baten egarria asetzen dugu eta ondoren etxean behar diren elikagai, garbigai eta gainontzeak erostera abiatzen gara. Bitartean karrikak pasialeku lagungarriak bihurtzen dira. Eguraldia trakets denean, orduan gure paseatze lanak aldatzen dira eta etxeko babesean irakurketa edo ordenagailuarekin denborapasatzea posible da.

      Azken finean asteburuaren mamia zera da, aste osoan lanaren inguruko guztiarekin moztu eta atsedena nonbait aurkitzean datza. Kostaldeak eskeintzen digun eskenatokia hondartzarekin osatzen da eta inguru ireki eta argitsuen lekuak lehenago aupatu dudan atzedena gure gaineko zeruan marrazturik ukusten dugu.

     Gauz hauek astelehen batean idazteak delitu duela badirudi baino agian aurreko asteburuan egindakoa erabatera bere lotura bila dabil datorrenari begira. Bitarteko egunak lanegunak dira baina egunak aurrera, asteburua gero eta hurbilago dago. Gainera, lan egun hauen bilakaera lasaiagoak bihurtzen dira jai egunei begira.