Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 6 de julio de 2022

Elkanoren lorpena

   Askotan eta itsasoari begira ari gerala, ur eremu handi baten aurrean urdintasunaren margo aldakorra orlegirantz, grisarantz, ala zeruaren argiak edo gaueko iluntasunak agintzen duena bista aurrean dugu. 

   Batzutan olatu xume baten etorrera hondartza ertzean estali eta oroimen bat natorkit, haurtzarotik: Bitsa kresaltsuaren usaia, gure ingurua betetzen. 

   Baina hasieran aipatutako kolore urdinaren topikoa zerraldo jausten da ekaitzaren etorrerak  azalera guztia ilundu eta nahasten hasten denean. Behin entzun nuen hondartzatik zerua eta itsasoaren arteko marraraino hiru bat millako distantzia dagoela. 

   Halaber itsasoa, ozeanoa, lotura mugagabean murgiltzen dira eta hurruneko kostaldeko lagun batekin ur hori lotura fisiko bat bihurtzen da. Korronteak, olatuak, baretasunak, izoztutako mendiak, etabar luze horien egunetik egunera aldakor diraute gau ilunatik egusenti argitsurarte.


Ibon Alonso