Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 27 de abril de 2011

Itsasoari begira

   Gaurko idazlanaren izenburuarekin duela aspaldian ezagutu nuen abesti bat eta abestiak zioen Itsasora begira ... eta nik behar zaitut. Iragan Aste Santuko egubetan emaztea ta biok beste bikote batekin kostaldeko mendian jardun genuen egun batez. Kantabriako Santoña hiritik abiatu ginen bi farora (edo itsas argidorre) joateko asmoz. Bata Zaldiaren Faroa eta bestea Arrantzalearen Faroa. Ibilbidea haitzetatik hurbil egin genuen eta igarobide batzuetan kontu izan behar genuen itsas amildegiak zirela medio. Karst deritzako ibilbidea ere zeharkatzea pairatu zitzaigun. Eremu honetan hainbat zuhaitzen adar eta hostoek harri ezrregularren zailtsuna erraztu zuten.

  Lehen Faroan, Zaldiarena alegia, menditik behera iristeko 700 harri eskaloi  (eskailera  ale) bete genituen. Eta gero, noski Faroan izan ondoren guzti haiek gora egin behar. Astindu makala jaso genuena. Bigarren farora heltzeko ordu ta erdiko ibilera bete genuen: Arrantzalearen Faroa.

   Ondoren Santoñako beste hauzo batera iritsi ginen, delako El Duesora. Bertan gartzela handia dago Berria hondartzaren inguruetan.  Hirurogei urte atzera luzatuz batzuren oroimenak itsasoa hain hurbil eta eta urrun sentituko luke. Guk egin genuen ia ibilbide guztia itsasora begira bete genuen abestiak esaten zuen altzora.

martes, 19 de abril de 2011

Kostaldera joateko grina

     Aste Santuak umea nintzen urte haietara eramaten nau askotan. Urteko egun hauen oroimena gure gordailuetan nahiko tinko agertzen da. Ba dakit ez direla Gabonetako egunen intentsitate berdinarekin kokatzen gure baitan baina Pasko egunen sentipena eta biziera ostegun santua, ostirala santua (ala saindua?), larunbata santua eta azkenik, gure adineko jendearen artean indar gutxiagoz somatzen dugun, pasko igandea, aberri eguna. Hirurogei hamarkadetan (60.na eta 70.na, alegia) egun bitxia zen igande hura. Etxe gehienetan bazkari ederrez sendia bateratzen zen. Haurrak ginen eta zerbait txundituta uzten zigun egun honen eguerdia aldera. Hondartzen ginen jostatzen hondar bustiaren gainean eta urrunean manifestaldi baten oihuak itsaso zakarraren doinua estaltzen zuen.

   Oroimen hura urtetan tinko dirau ene barnean. Oihukatze haien soinua estanda egiten zuten hondartza handi eta jende gutxi zegoen hartan. Hurruneko manifestariek itsasoaren nagusitasuna isiltzea lortzen ba zuten ere,
haur izateak politikaz ez ulertzearekin batera milaka galdera zetozen burura.

    Agian horregatik kostaldera joateko grina paratzen zait urte haietako eragin zuzen eta bazter ezina bezala. Demagun itsasoren eragina zakarra eta barea da hune berean eta hondartzaren gainean jolastea haurtzaroko betekizun paregabekoa.