Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

lunes, 27 de marzo de 2017

Ez dut bere telefono deiarik jaso oraindik

    Gizona bere bakardean liburu baten izenburua gogoratzen badugu gure oroimenak gizaki berezi eta nahiz bakardadean fisikoki ez iraun, bakardadea bere eguneroko egoera animikoan agertzen zela erabat gureganatu genuen. Itsasosontziek ere itsaso bare eta zabaletan bakardadean direla esan genezakegu. Baina, aldi, itsaso handiak olatu ikaragarriz itsasontzia inguratzen hasia denean, azken egoera honi agian bakardadearen kutsu egiaztagarria emango genioke. Non orduan bakardadea, itsaso handien altzora ala itsaso bare eta zabalean?

   Duela gutxi hala gertatu zait adiskide batekin. Egunak dira telefonoz ez dugula elkar hitzegin. Kontaktuak izan ba dira interneten alorrean izan dira eta murritzak. Murritza niretzat baina agian berarentzat isasosoko ur uholde jasan ezinak izan dira. Murriztasunaren helbideratzea erlatibotasunean oinarri beharko dut. Baldin eta inoiz ez ba du telefonoz hots egiten beste zeregin garrantzitsuagoak eukiko ditu nitaz ezer jakin edota nirekin denbora galdu baino ixiltasunean geratu.
Ba dakit guztiok ez gerala hein berdinean mugitzen eta asma ezinik geratzen garenean bien arteko loturari moztea arabakigarria gerta liteke.

   Bakardadea eta barkamena bide hestu berdinetik badabiltzate ere, agian gauzak beste era errazagotan konpondu daitezke. Mezu txikiak baztertu eta ahal den neurrian eskutitz garbi eta luze xamar bat prestatzean gu biontzake mesedegarria izango litzateke. Patxadaz idatzi eta norbera bakoitzaren animoa biluz arazi orkestra handirik gabe. Ausnarketa xume honetan erlazioa hobetuz gain bien harremana aberasten joango dela uste dut.

   Esanak esan, eskuak eman eta aurrera. Besarkadak ere tokia dute.