Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 19 de agosto de 2015

Oroimenak bere irudia hurbiltzen nau

   Egia da emakume desberdin haren falta hainbat arratsalde ilun eta euritsuetan sentitzen nuela. Baliteke itxura honetako arratsalde batean berarekin aurkitu nintzelako izatea. Bai, hibaiko beste aldeko kafetegian, liburuetaz, filmetaz eta zure etorkizunez mintzatzeko. Iraganeko oroimen hura bero dirau nire bihotzeko taupada gehienetan.

   Hala eta guztiz ere egungo teknologiak eskeintzen dizkigun abantailen bidez wassapak, gizarte sareetako txokoren bat euki dugu. Duela egun gutxi posta elektroniko bat bidaltzera ausartu nintzen: hilabeteak pasatu ziren aurrekoa bidali nionetik. Ez nion gauza handirik kontatu baina niretzako ausardia hura handia zen.

   Kirolari ekiten diodan bakoitzean hurbila dut bere irudia eta askotan biok elkarrekin kirola egiten dugula iruditzen zait.Nire kirol garrantzitsuenak, egiten ditudanak igeriketa, ibiltzea eta neurri txikiagoan txirrindularitza dira. Azken honi berezitasun xarma ematen diot emakume honek oso gustokoa eta ondo aritzen delako. Aitortu behar dut inoiz ez dugula kirol hau batera dastatu. Agian eta noiz bait ni oinez eta bera txirrindula eskuekin zeramala gogoratzen dut, hiriko gau hotzetan.

   Oporraldiak gero eta sakabanatuagoak paratzen zaizkit eta horregatik lotura ezak ez dit argitzen non ote dagoen emakumea. Oraindik ez dut jaso lehen aipaturiko posta elektronikoaren erantzunik eta ez naiz zihur jasoko dudanik ere. Auskalo. agertzen den gauza kontsolagarria oroimena dela aitortu behar dut.