Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 24 de octubre de 2023

Adimen artifiziala (I)

    Adimen artifiziala informatikaren atal bat da
eta bere betekizuna zera da, ordenagailu elektronikoen bitartez giza adimenaren funtzionamendua simulatzea. Hauxe izan zen Martin Winsky, Nathaniel Rochester, John MacCarthy eta Claude Shannon. Estatu Batuetako zientzilariek 1956.ean ezarri zuten helburua. Asmoa, ordenagailu mota ezberdin bat fabrikatzea zen. Ordenagailu berri honek ebazpenak aurretik mugatuak ez izatea nahi zuten zientzialariek, hau da,  burutzen diren eragiketak giza adimenaren portaera bezala garatu ditezen.
   
   Errobotikaren aurrera pausuak lantegietan makina automatikoak erabiltzea eskeini dute. Hauen aplikazioak izugarriak dira: osagai txikien maneiatzea, baldintza okerretan objektuen telemaneiatzea, soldaketa, neurketa prozesuak, e.a.

  Errobotika industrialaren aplikapen ezagunetariko bat lantegietan geratzen da. Autoen osagaien soldaketa burutzeko errobotak elementu guztiak bere kokagunean ezartzen ditu eta ondoren soldaketa puntuak sekulako zehazkizunez aurkitzen ere. Autoen pintaketa ere makinen beso mugikorrek flesibilitate handia daukate edozein eragiketa betetzeko.

   Adimen artfizialaren eremuan automata eta errobotaren arteko ezberdintasuna ezagutu beharra dago. Automata batek ekintza sekuentzia berdinak errepikatzen ditu. Aldiz, errobota baldintza ezberdinei egokitu egiten da, erantzun desberdinak emateko ahalmena daukalarik.


viernes, 28 de julio de 2023

Udaberri ondorengo udazken aurreko udaroan kokaturik

    Udara ta beroa elkar etorri dira gure haurtzaro garai hartatik. Eskolarik gabeko epe hauetan oporrak leiho epel bat zabaltzen zuen ikasleari. Pertsona bakoitza bere udaleku bakoitzean eta batera edo bestera sendiarekin harreman lodi bat jorratzeko aukera zetorkigun. 

   Kostaldearen grina urtero errepikatzen zen, nola nahi, aurretik idatzirik zegoen zerbait berriro gauzatzen zela ohartzen ginen. eskenatoki berberak baina urte bat adina handituz gaztaroaren taupadak hondartzaren inguruan kokapen esanguratsua aurkitzen zuten. 

   Eguzkiaz babesteko krema zuri haien usaia ezin ahantzi. Gorputzaren gaineko geruza babestzailea astiro astiro desagertuz zijoala futbolaren izerdiak lurrinduz, azkenean itsasoko ur gezaletan bainoaren dastaketa sentikorrak gure kirol nahia zerbait apaltzea lortzen zuen. 

   Uretatik at eta laisteketa bat itsas ertzean egiteko parada lagungarri bihurtzen zitzaigun, inoren ibilbidea blaitu gabe, zipriztin deserosoak ditu gabe.

miércoles, 5 de abril de 2023

Hiru aldiz hogeita gaindituz

    Herenegun hirurogeitabat urte bete nituen. Egun hartan posta bulegoan, ordulariaren dendan, ortopedian, Udal txirrindula alokatu ta hiriko uhartea den Zorrozaurre eremuari bisita egin nion, inongo Manhattan irla ez balitz bezala. Familiakin bazkari sinple ta elikagai gustokoa... Pasealeku erakargarria bihurtu zitzaigun gure Bilbo apirileko hirugarrenekin arratsalde hura.

   Orduak aurrera eta goizeko lehen argiekin eta gaueko logurarte anitz lagunen zorion mezuak jaso nituen. Eskerrak guzti hauei ta baita ere hala ez zuten egin besteei, denak urtean zehar elkar topo egiten dugulako; lanetan gurutzatzen, argazkiak bidaltzen, bertsoak luzatzen, iradokisk tartekatzen... Azken batean egunotan bestearengan berri izateko aukera teknologiak parada handia eskaintzen digu ta. 

   Euskarari bezala, ez dezagun hizkuntzaren eguna soilik jaieguna bihurtu baizik eta urte osoan euskaraz bizi. Urtebetetzearekin gauza bera egin beharko genuke egunero beste urte berria baino beste egun berri baten etorrera ospatuz. Hainbat urtetan erabili nuen esaldiak esaten zuen bezala: "Egun on egun berria egun on, agur gaua."

viernes, 3 de febrero de 2023

Duela bi aste ospitalea utzi nuen

    Hamabostaldi bat bete dut etxean, ospitalean ebakuntza serio xamar bat somatu ondoren. Urtarrileko hirugarren astean kirurgiaurreko aretoa arratsaldeko lehen zatian ezagutu nuen ene urduritasun maila sosegu heinetan mantenduko zela itxarotzeko. Denbora aurrera zijoala minari surre egiteko anestesia prozedurak nitaz jabetu zen. Lehenago ziztada finek eta garratzek atzekaldeko gerriaren puntu sakonetan diztira sakonez nire gorpuko atal batzuen lotaratze bidean jarri zuten. Sendagilearen trebezia frogagarriak baikortasunez jantzi zuten amaiera  gabeko arratsalde hura. Ondoren erreanimazio  lanetan sendagile ta erizain bikainen estaldura nere oin, anka ta gerriaren arteko mugimendu dardaratsu, motela, astirotasun menpean irtebide batera murgildu zen. Eremu lasai hartatik eta abiadura azkarrean ohe erroberadunaren tunelpe ilunaren argitxo leunek ateak zabalduz igogailu batean sartu eta berehala pabilioko 223 gelara iritsi nintzen gauekon hamaiketan kafesne epel baten elikadura ondoren benetako loa aurkitzeko.



jueves, 5 de enero de 2023

2023.eko seigarren egunean

    Urte berriari asteak ireki genizkion. Aurrekoekin alderatzean hotza epeltasuna bihurtu zitzaigun meteorologían ta baita ere besteenganako harreman xumetan. Olentzero ta Mari Domingi hurbilagoak somatu genituen. Beraien opari gertuenetako bat era anitzeko musika kontzertuen berragerraldi handi mandiek izan ziren. Asetadunaren.