Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 7 de febrero de 2019

Kasualitateak hurbildu gintuen

      Elkar topo egin genuen herenegun eta haren oroimena bero dirau ene memorian. Zubi baten erdian gure bideak gurutzatu ziren eta bapatean nor ginenez ohartu nintzen. Zeramatzazun eguzkiko betaurreko haiek ez bazenitu kendu zutaz ez nintzateke konturatu neguko arratsalde hartan.

      Sarrera batzuen bila zebiltzan eta lagundu nizun antzerkiaren txarteldegi lehiatiletara. Kontzertu batera joan nahi zenuen eta informazioa eskuratu zenuen bertan. Orduan bueltako bidea hartuz hirian orduan zela gutxi sortu zen ugarterantz abiatu genituen gure pausoak. Txikitatik ezagtzen zenuen ingurune hura eta zure aitonarekin izandako gogoramenak aditzera eman zenidazun. Irlaren lanak ikusten geratu ginen une batean: izugarrizko garabiak lanean haltzairuzko zafra mardulak eta harri errektagular haiek nola atontzen ziren hibaia eta ertzaren artean zeharo txundituta utzi gintuen. Langile haien jantziez ere erreparatu zenuen. Hibai eta ugarte haiengatik baztertu ginen eta poliki poliki alboko hauzoan sartu ginen.

       Kale guzti haiek ondo ezagutzen nituen bost urtez han bizi izan nintzelako unibertsitate eta lehen laneko garaian. Zu berriz, hauzo hartan hezitu zinen eta gaztaroko urte asko bizi izab nebituen bertan. Dendak, tabernak, eritetxeak, eskolak... Betiko tokietan era batera edo bestera han irauntzen zuten.Untziolen gatazken memoria ere etorri zitzaigun Deutuko zubi ondoko gaztazkez hitz egin genuenean.Gai askotaz hizegin genuen, Maite, gure gaztaroko bakoitzen sexu esperientzia ezberdinak barne. Baina gaurkotasuna zuten gaietan aritu baginen are etorkizunera keinu bat egin genion. Geroarte, Maite.


Jon