Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 23 de abril de 2013

   Iragan ostegunean aspaldian ez nuen ikusten lagun batekin elkartu nintzen nire lantoki aurrean dagoen kafetegian. Aurreko astelehenean e-mailez aurreratu zidan Bilbora zetorrela eta ia nola negokien berarekin tarte bat izatea. Etxeko egutegiak eta adendak goitik behera ikuskatu nituen jakiteko noiztik ez ginen elkar ikusten. Ba azkenean data aurkitu nuen, hain zuzen ere, orain duela bi urte aurpegiak ikusi gabe iraun dugula, nahiz eta nozean behin posta elektronikoaz baliatuz harremana, sendoa nik uste, mantendu.
   Egia esan hainbeste debora elkar ikusi gabe zeharo mintzen nau, bereziki internet bidezko kontaktua, arina, zuzena eta berehalakok bata bestearen aurrean egongo balitz dirudi.
   Aspaldian informatikako txosten batean irakurri nuen e-maila erabilita komenigarria dela eta ahal den neurrian bi mezu emaileak eta hartzaileak elkar topo egitea, fisikoki, alegia. Hau irakurri nuenean bi agenteen erlazioa indartzea gauzatzea nahi zela ulertu nuen. Bestaldetik beste gai korapilotsua zera litzateke bien arteko mesfidantza ez sortzea batez ere beste norbaitek bietako baten papera ez betetzeko. Intrusismoa, azpijokoa eta engainua. 
  A eta B e-mailez komunikatzen dira eta hune batean eta Ak ezer jakin gabe Dren mezuak jasotzen ditu B izango balitz. Ordezkapena Dk Bren izenean burutzen du. Egia esan A eta B fisikoki maizago elkar ikusiko balira Ak engainua atzemateko gai izango zen.

jueves, 21 de marzo de 2013

Korrika Bilbotik doa etengabe

   Lanetik irten eta etxera etorri naiz bazkaltzeko. Arratsaldeko zazpirak eta laurdenetan Alemanierako ahozko azterketa nuen eta berrikusketa bat eman diot zazpi gaiek osatzen duten laburpen idatziari. Azterketa binaka egin dugu eta aurrean irakasle aztertzailea. Jokoa banatu du eta ahal izan dudan neurrian azterketa burutu dut. Gainditzea ala ez Aste Santuko oporren ondoren etorriko da, idatzitako azterketaren emaitzekin batera. Ordurarte jai. 

   Eta zein jai hasiera gaindiezina: ikasgelatik irten eta Eliptikara sartzen Korrika aurkitzen dudala, aurkitu bai, ez bait nekien ordu hortan agertuko zela. Sopresa handia eta baita jendetza handia antzitziketan.

   Sentimendu dardarakorra eta iraganari begiradatxo bat egiteko parada aurkitu dut korrikalariak begibistan eta adin guztietakoan euki ditudanean Oroimena Lekeitiora joan zait eta gogoa herri honek Ondarrurako errepidera. Orduan Lekeitiotik irten eta lauzpabost kilometro egin nituen Korrikarekin elkar topo eta buelta eman Lekeitiorantz abiatzeko. Haiek kilometroak, astiro-astiro, jendez bete ziren eta herrira iristerakoan bikoiztu, hirukoiztu... zen jende kopurua.

   Gaur ikusitakoak eta iraganeko oroimenak gauza bat dute elkarlotuta: Euskararekiko erantzuna tinko dirau eta lekukoaren muina atzetik datozen guztien nahia eta itxaropenaren ispilu bihurtzen zaigu. Atzo eta gaur, aurrera Korrika.