Berrogehialdietako giro hauetan murgildurik, bulego barruan lan egiteari aspaldidanik ekin genuenoi telelanaren premia ezarri egin digute guztion osasuna eta bizi kalitatea bermatu asmoz. 1995 urtean Telelanari buruzko txosten bat idatzi nuen, hots, Telelana: lan-eredu baten testuingurua, Udako Euskal Unibertsitatearen Uztaro giza eta gizarte-zientzien 13. aldizkarian. 25 urte pasa dira argitaratze hura ondoren, eta epe horretan sekula ez dut lan mota honen era jarraian egiteko aukerarik izan aurtengo martxoararte.
Lehen aipatu dudan lana jorratu nuenean gaur egun Interneten dagoen erabilerarik ez zegoen, gutxienez etxetik garatzen ziren ekintzak kontuan hartzen baditugu. Garai hartan, orain direla 25 urte, telelana etxetik gauzatzen zutenen artean aurkitu nituen oinarrizko komunikazioa enpresarekin faxez bitartez egiten zutela. Teknologia asmatu bazegoen ere azken urteotan abiadura azkarreko komunikabide euskarrien zabalkuntza telelana ahalbideratzea bizkortu du eta egun gizarteak pairatzen duen pandemia honen barruan era batera ekonomia alorreko hainbat hesparruei etenari aurre egiteko tresna bihurtu du etxetik lan egiteko modu hau.
Etxean makina bat ordu iraun beharrak aisiaz gain lana egitea egunerokotasun bat emango dio gure bizitzari eta derrigorrezko baldintzak ezartzen direnean konponbideak ere ildo beretik aurkitu behar dira. Baliabide neurrien arabera, tresna, sare eta softwarea atalak elkarbilduz telelana sortu dute.
Egia esan, egoeraren irtenbidea desiratzen dut guztion osasunarengatik eta ohiko lankideekin berriro lanean egoteko.
Ibon Alonso