Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 25 de marzo de 2021

 Udaberriari ongi etorri bat eman nahian

   Arratsalde hartan berandu bazkaldu ondoren zerbait lo egitea eskatzen zuen nere gorputzak. Goizeko zazpi ta erdietan hasi lanean eta ordu erdiko atsedena besterik ez nuen egin. Kalera irten eta ibilbide jakin batean oinez mugitzu nintzen hiriko kale nagusietan eguerdian amaitzen den une horietan.

  Bazkaldu ondoren oheratu nintzen ordu eskas batean, hain zuzen, ingeleseko online klasea nuelako mugikorra bitartez. Ordu beteko klasea nukatu gabe mugikor berean aspaldiko ingeles irakaslearen deia agertzen zen pantailaren txoko zehatz batean. Baina klaseari ezin nion eten egin. Hau gogoratzean galdetzen diot nire buruari zer egiten ari naizen mugikor batean bi britaniar hizkuntzaren irakasle hauekin.

       Klasea bukatzerakoan urrutizkinez, mobilez, mugikorrez deitu zuenari deitu nion, bere ahotsaren soinu eta bere kezken berriz irrikitan bait negoen. Irakasle izaerari esker lehen txertoa jaso zuela banekien eta jasan zituen bigarren ondorioetan mintzatu zuen. Sujestioa ren eragina aipatu genuen, baina esan nion txertatua izatea ontzat eman behar dugula, eragozpen bat edo beste bati aurre egitea baldintzaten badu ere. Besarkada bero batez elkar agurtu ginen hurrengorako eta tebistan ematen zuten telesaila italiar batez hitzegin genuenez gau hartan huraxe ikusi nuen. Hurrengo egunean telesailaren bigarren haroko azken atala dastatzeko aukera izan genuen. Bai, udaberria iritsi zen.

lunes, 8 de marzo de 2021

Igeri egitea gertuago ikuste nuen

    Iazko udazkenean itsasoan igeri egin nuela oroitzen dut eta orain udaberriaren atetik gerti egon ere uraren freskotasun kresalatsu hura ene baitan dirau goizero ur hotzen dutxa hartzen dudan bakoitzean. Gorpuan hotza sentitzea edo itsasoan igeri egitea ez dira gauza bera baina lotura baten arrazoia nabaritzea denbora luze honen pairamenari haurre egiteko.

   Era batean edo bestean, hondartzara hurbitzeko eguna iristeko egun bat gutxiago falta da ta baikortasun xume eta sinple honek kontsolamendua idaztera bultzatu nau. Izan gaitezen positiboak eta era berean ere inoiz txertatuak izango gara, lanbide, adin, osasun egoera, edota beste aldagai bati esker.

   Azkenean ez da gauza berri asko jaso egin behar ditugula baizik eta lehen genituen multzo bat berreskuratuko ditugula. Bizi garen herri inguruko mendiak ondo ezagutzeko aukera landu dugu. Etxean irakurketa ariketak arintzeko trebezia, ordenagailuen ekimenen aurkikunde lasaiagoak ere dastatu ditugu. 

   Bulegora egunero joateko ahalbidetasuna izan dut eta kalearen goizeko lehen orduak paratu ditut. Arratsaldeko pasiatzeak eta ilunabarreko azken pausoak etxeratzeko ordutegiak bete ditugu beti gure aurpigietan maskarak eramanez. Gizakiak bai baina zerbait ezezagunagoak ere bai. Etorriko da itsasaldeko amtetsa egi bihurtuko den eguna ere. Gaur egun bat guttiago geratzen da.