Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 27 de febrero de 2018

Patri eta 2018 neguko lehen bainoa itsasoan.

      Hotzak etenaldi txiki bat hartu zuen eta berarekin batera euriari ere atsedentxoa tokatu zitzaion. 2018. urteko otsailaren hirugarren ortirale hartan, egun hautatua aukeratu nuen hondartzara joan eta urteko lehen txangada egiteko, Itsasoko uraren hotzberoa 11 gradutan ezarri zen. Giroa kanpoan 15 gradutik gorakoa zela eta nahikoa iruditu zitzaidan bainu osteko kanporaketari aurre egiteko.

     Olatuak hondarra astintzeari ekin zioten eta berehala uretara murgildu nintzen. Hotza zegoen baino ene gorpua lasaitzeko unea aurkitu nuen. Gora eta behen olatuen gainean salto egin nuen, burua aurretik eta hankak atzetik. Zazpi bat bat minutu inguru itsasoaren jolas eta dantza egin nuen eta funtzioa amaitzear zegola atera nintzen eskenatoki busti eta mugikor hartatik. Ondo lehortu nintzen eta erropa beroa ere jarri nuen presa handirik gabe, bereziki hondarrez beteta nengoelako.

      Hondartzatik aldendu ginen eta inguruan aurkitu genuen kafetegi bakarrean kafesne bero baten aterpea dastatu nuen. Handik etxera gindoazela hankak itsasoan murgiltzeagatik dardara mozkin sentsazioa pairatu nuen emeki-emeki baina lumaren pisua eukiko balu.. Behin etxera heldu bezain laister dutxa epel bat dastatu nuen kresalaren aztarnak eta hondarraren etekinak ureztatu eta ekiditzeko.

      Hurrengo egunean, Patri, lagun berria ezagutu nuen eta sareari esker iritziak elkartrukatu genituen. Itsasoz bestealdetik, Donostiatik Nojaraino.