Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 9 de agosto de 2011

Etorkizun itxaropentsuari begira so egiten zion gizon bakartia

    Hune guztietan bakarrik zenbilen gizon baten istorioa da hau. Han hemenka ikusten nuen inolako tsedenik hartu gabe. Kaletik gora, pare bat liburu besapean eta elektratresnaetxe batean sartu ba zen ere berehala zerbait berria erosita zuela kaletik behera zetorren berriz berehala. Arratsaldean trengeltokira abiatu zen eta bertan estazioan norbaitekin topo egin eta pakete txiki bat zekartzan etxera bidean. Noizean behin herriko plaza ondoko lorategi txikian eserita zegoen liburu bat irakurtzen. Baina beti bakarrik ikusten genuen gizontxo hau.

   Norbaitek esan zidan gizona bakarrik bizi zela. Bere ogibidea etxean garatzen zuela, ordenagailuen laguntzaz. Telelana zela bere betekizuna. Ezkongabea eta lagunik ez zitzaion ezagutzen. Gizona bere bakardadean pozik bizi zela iruditu zitzaidan eta honelako herri txiki batean poztasun hori tinko jarraitzeko itxurak gure galderak asetzen zuten.

   Egia esan ni inoiz ez nuela berarekin harremanetan jarri: tabernara ez zen joaten baina astean behin bere autoa eramanez alboko herrira bisita egiten zuen, Eluntzetara, bertan gure herrian ez zegoen pelota partiduak bait ziren. Hara ere bakarrik eta bertan ikusten zutenek ere gure gizonak inoren konpainia zuela zioten. Beti harrigarria iruditu zait nola izan liteke bere bizitza bakardadean azaleraztea eta aldiz gainezkako kirol aretoan pelotazale porrokatua bihurtzea.

viernes, 5 de agosto de 2011

Idazteari ekin diot aspadikoei so eginez

     Hiru astebeteko oporraldi baten ondoren bi astez lanean dihardu dut. Bost aste hauetan ez dut gauzan handirik aurkitu ene postontzietan. Ba Kantabriako kostaldean oporretan negoela adiskide batek gutun arraro xamar bat bidali zidan. Bertan azaltzen zuen nola uztailaren 6an diska oso tristea entzun zuela eta, atrapo, hasieran kopia bat bidaliko zidala ere ezaten zidan. Adiskide honek aitortu zidan agian diska triste bat oparitzea ez zela asmo ona izango. Akaso diskaren abesti bi bidaliko lituzkeela. Hauek bai, zeren eta musika oso polita eta hitzak ere zutelako.
  
    Beste argibiderik ez zidan eman; presaz zebiltzala, joateko ordua zela. Animoak eman zidan nere adiskideak, apaltasunez despeida luzatu zuen. Denbora pasa da uztailaren 6tik honera eta oraindik tristezia edo tristura dakarren abesti horien berririk ez dut izan.
  Batzuetan dirudi gauza triste eta polita jasotzear ba dago gure postontzira begira jarraituko dugu jakinez altxor horiek edozein hunean agertu daitezkela. Baita ere gero eta denbora aurrerago egin ezer jaso gabe pentsa dezakegu tristezia iritsi egin dala adizkide honen inonako berririk jasotzeagatik.

  Dena den gizarte saretan adizkidea ikusi/irakurri dut eta gutxienez ekoizpen lanetan diharduela antzematen diot. Batzuetan irratia pizturik dagoela eta abesti malenkoliko bat entzuten badut askotaz galdetzen diot nere buruari ia entzuten ari naizen musika hori nere adizkideak bidali nahi zuena dela. Ala ez. Bitartean aurki ditzagun abesti alaiak eta garbiak.