Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 20 de octubre de 2010

Nahiz eta berak zu ikusi, zuk ez duzu bera ikusten

   Gizarte sareetan pertsonek beste pertsonekin harremanetan jartzen dira eta egunak joan, egunak etorri iristen da harreman honen amaiera. Bien artean mantendu duten erlazioa eten da eta orduan baliteke bietako batek harremanari oraindik jarraipena ematea. Besteak aldiz ez du hori nahi, ez eta ere aurrerantzean bere harremanen berri besteak edukitzea. Azkenean gertatu dena zera da, bien arteko harreman gardena hautsi da eta bietatik baten nahiagatik. Galdera da orain arte harremana gardena izan bada zergaitik aurrerantzean gardenak izan eta etena jarri egon den kontaktuari eta kitto. Argi dago gizarte sare baten barruan beste norbaitekin erlazioa moztea nahi ba det, akaso besteak ene gauzen berri jasotzea posible izatea nahiz eta nik bere gauzen berririk bost axola.
Agertzen dira egoera hauek sahiesteko tresna berriak eta nahiz eta aproposak izan garbi jokatu behar jakinez tresnek zer ezkaintzen diguten eta gure begirada alde batera luzatuz zer lortzen dugu.

lunes, 18 de octubre de 2010

Toki itxi baten igeri egiten

      Ingurumenaren kokamen asko etxetik at eta ostera bat kalean zehar egitea edota lorategi aproposean murgilduta ibiliz batimendu tinko, hertsitua eta babestuari uko egiten diogu. Erosotasuna barruan aurkitzen dugu gehienetan baina bestetan kanporatzea buru gainean zerua bestrik ez eukitzeak balendriaz janzten gaitu hiritarroi. Lanaren ia denbora osoa bulegoetan garatzen dugunontzat kanpora irtetzea luxuzko ondasuna bihurtzen da.
      Badaezpada ere gure ohiturak udaberria eta udara aukeratzen ditu etxetik kanpo ariketa gehiago egiteko. Kirolak ere kanpoan espazio handiagoa eskuratzen ditu eta erosoago da fotballa belardi batean praktikatzea toki itxi batean baino sabaipean. Hondarzaren zabalera edozein motako kirolak burutzeko.
    Gauza zeharo ezberdina aurkitzen dut igeriketa polikiroldegi bateko igerilekuan egiten dudanean. Igeriketa instalazioaren neurriekin jolastea eskeintzen digu eta 25 metroko luzera duen igeritegi batek lau luzeko igerikada betetzean 100 metroko distantzia bete egin dugu. Prozesua errepikatzeak 200, 300, 400... metro igeri egitea dakar. Nire kasuan zerbait hain monotono bihur daitekeen ariketa burutzerakoan tartean gai bati buruz pentsatzen hastea egokia iruditzen zait.
      Gimnasia mentala eta crowl teknika bat egiten dira ur egokitu honetan eta ordubete eskas aritzen naizen bakoitzea, gai ezberdinak jorratzen ditut, bakardadean solas busti honetan. Gorputzak asko eskertzen dit ariketa multzo hauen ekintza. Bulegarien bizkar minak alde batera uxatzen ditugu.

viernes, 15 de octubre de 2010

Euriari so eginez

      Bulegari lanetan nengoela, aste osoko nekea ene gorpuan somatu nuen. Ostirala zen eta eguerdia pasata arratsaldeko hunetan murgiltzen hasia nintzen. Lantokiko lehioen bestaldean euria. Eta bapatean euria gustoko zuen neska hartaz oroitu nintzen. Badakit bustitzea gogoko ez zuela neskatxa hura baino bere hitzak "Asko gustatzen zaizkit egun euritsuak". Hasiera batean iruditu zitzaidan neska honen nahia etxean ahal zuen denbora gehiena egitea zela. Agian, kanpoan euria egiteak etxeko babespena ondorioztatzen zuen eta hori uste nuen.
      Euria gure buruan, soinean, hanketan somatzea batzutan gustatzen zaigu. Ez ordean zaparrada etengabe eta aterperik gabeko inguruan tripetaraino bustitzea. Gure oroimenek txikitan jasandako eurite erraldoiak urrutian badira ere uholdearen mamua gainean dagoela ezin da ukatu.
      Tantak pixkanaka-pixkanaka datozenean aterkirik gabe ibiltzeko parada eskeintzen da. Sorbaldaren mugimendu arinek ibilbide azkarra hartzeko aukera zabaltzen da eta akaso ez-ohizko tokitik itzultzen gara gure etxeetara. Banan-banan euri jauziari bakoitzak bere musika jartzen dihardugu. Azkenean lehoreratzen gara plazako itsas euritsuari begira. Euriari so eginez.

lunes, 11 de octubre de 2010

Kostaldeko haize aldakorraren altzora ginen

   Asteburu honetan gauza berri batzu egin genituen. Alde batetik joaten garen herriko igeritegia zabalik zegoen, behar zituen konponketak eta urtero egiten diren ikutuak jadanik bukatu zituzten eta. Ur epelean igeri egiteko xarmak bertara lehen bait lehen joateko nahia piztu zuen. Hilabete bat eta astebete bertara joan gabe eta ene gorputzak ez zuen gauza ezberdinik somatu. Ohi zenez 80 luze betetzea larunbat eta igande goizetako helburua bihurtu zen. Goizeko bederatziretan zabaltzen ditu polikiroldegiak bere atea eta ordu horretan prest dzanga egiteko. Hurrenez hurren, berrogeitasei eta berrogeitabost minutu erabili nituen bi kilometroko luzera burutzeko, hau da laurogei luzeak.

   Haize bortitza eta hegoaldekoaren berotasunak kaleak zeharkatzen zuen larunbat haren goizean. Bortitza eta zakarra. Hotzbero epela ene burua kiskaltzen du eta askotan botikak alde batera utzi dutxa hotza erabiltzen dut sendagai. Batek esaten zidan ur hotzak eragindako zirrarak buruko miña desagertzen zidala.

     Baina aste buru honetako protagonista gurekin izan den lehengusina baten txakur emea izan da. Hamar urteko hartzai-alemana zeharo trebatua eta ia zaunkarik ez duena egiten. Gustora ibili da animalia handartzan hona eta hara makila bila etengabe. Belardian ere ondo ikusten genuen baina konturatu ginen hondartzaren erakarmena handiagoa zela. Egunean behin bazkaldu eta lo era apal-apalean egiten zuen.
Lanera itzuli nahizenean eta honen berri lankide bati eman diodanean zera esa dit, txakur bat erosiko dudala.
Dena den, beti iruditu zait hiria ez dela txakur bat izateko, edukitzeko tokirik aproposena. 

martes, 5 de octubre de 2010

Adiskide baten gutun lagungarria

      Herenegun berezia izan zela azpimarratu nahi nuke. Noizbehinka posta elektroniko bat bidaltzen didan adiskideak iraganean dastatutako Bilboko irudi paregabea bidali zidan. Email-ari orrialde batzu itsatsi zion. Hauetan Bilboko kondairarekin zerikusia duten aipamenak agertzen ziren. Bai Bilbo eta Euskalerriarekin lotura zuten aipamenak. Orrialdetan idatzitako guztia Bilbo Zaharreko hibaiaren bestaldean inskripziotan agertzen da. Eta guzti honi ezker iragan hurbil zein urrutira abiatu nintzen gertakarien argiaz baliatuz.
      Bilbora iritsi nintzenean hiriak burdinarekiko zeukan lotura hestuaz banekien. Behin ere batek esan zigun, "Bilbao, la ciudad del hierro". Are gehiago udal hauteskunde batean ez dakit erdi txantxetan kandidatu baten leloa zera zen "Un hombre de hierro para la ciudad del hierro".
   Haritik irten gabe, berraipatu ene adiskideak bidalitako Bilbori buruzko testuak, hots, kalean irmo idatziak zirela. On Diego Lope de Haro, Garci Lopez de Chinchilla, Poza Lizenziatua, William Shakespeare, Bowles, Alzola eta Gabriel Aresti. Multzo hauen esanek XIV. mendetik hasi eta XX. menderarte toki hartzen dute eta guztietan Bilboko hiriaren aipamen bat agertzen da. Historia ezagutzeko bide bikoitza: idatzi zutenena, idatzitako gaiarena. Eskerrik beroenak, adiskide.

domingo, 3 de octubre de 2010

Udazkenaren etorrera

    Udazkena iritsi da kale gainean lehen hosto aleak metatzen ikusten hasi garenontzako. Egunen argitasun iraunpena zeharo gutxitu egin dela ere nabaritu dugu eta hirian garatzen ditugun joan etorrietan argi indar artifizialaren laguntza somatzen dugu gauaren nagusitasunpean murgiltzeko.
   Askotan gauza ilunek malenkolia pizten dute gure inguruan, akaso ondoan dagoena ez bait dugu oso ondo ikusten baina ametsek lagunduko gaituzte hurrengo eguneko bidea aukeratzen. Hainbat egunetan malenkoliaz gain beste zerbait pizten hasi da gure inguruan ere. Luzaroan itxaroten genuen hori kaleratu da norbaiten gogoari begira baino herri osoari begira ere. Batek argitu zidan tresnak prestatuak direla eta tresna horiek erabili behar duten trebezia ere gaindituta dagoela; baina beti bezala batasun erronka baten faltak tresnak eta trebetasunak indargabetzen dute noiz eta nola egin guztiok nahi dugun hori. Lagunari galdetu nion "Nor gara guztiok?" Eta lagunak erantzun: "Euskaldunak, herritarrak, atzerritarrak, nazioartekoak, ... guztiok, mutil, guztiok". Bere erantzuna entzun eta gero kale gainean erortzen hasi ziren hostoei so egin nuen berriro. Hala da ere guztiok osatzen dugun humanitatea eta.