Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 3 de noviembre de 2016

Itsasoari hurrengoarte esango diot

   Joan zen ostiralean, urriaren amaieran, hondartzara joan nintzen asmo bakar batekin. Asmoa zera zen, itsasoan bainatzea ur garden haien handitasuna dastatu nahian.  Egia esan itsasoratu nintzela baina azken boladako ur hotzena sentitu zuen nere gorpuak. Ohi dudanez, astiro sartzen naiz uretan eta ia gorpu osoa ur azpian dagoela aklimatazio ariketari ekiten diot. Joan zen ostiralean asko kostatu zitzaidan gorputza ur hotzean egikitzea,

   Edonola nabaritu nuen uraren hotzberoa aurreko astean baino bi gradu gutxiago zituela eta aldagai honek kanpo giro hotzkirriarekin jasan ezina egin zuen uretatik irten eta jantzi lehorren bila abiatzea. Erdi dardaraka baino azkenean baretu nintzen. Urteko azken tzangada zela ohartu nintzen eta adiskide bati egin nion promesaren arabera hurrengo urteko udaberrirarte ez naiz berriro urgezaletan murgilduko. Azkenean ez dakit faborea lagunari ala neri egiten didan. Biok elkar faboratzen gara: bera bere lasaitasunean eta ni nere osasunean. Aste honetan dutxa bero-epelera pasatu naiz. Udaberritik hona ur hotzez dutxatu naiz.