Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

viernes, 30 de septiembre de 2016

Eguraldiari so eginez

     Botila erdi huts ala edi betearen dilemak askotan azaldu digu edozein pertsonaren maila ezkorra ala baikorraren haina. Demagun ia euririk gabeko egun zerrenda luze bat ondoren bapatean zaparrada berehala datorkigula aterkiak non gorde genituen gogoratzeko denbora gabe eta kale bustira irtetzen garela hiri barneko kaleetatik urjarioa irensten hasteko.

   Eguraldiari buruzko aurrikuspenak egiten dituztenek gero eta akats gutxiagoko txostenak iragartzen dituzte bai irrati, telebista edo beste bideak erabiliz. Adibidez,gaur, ondo dakigu zer giro aurkituko dugun bihar eta ondoren gure jantzia prestatzeko arazorik ez dugu izango. Esijentziaren izaera etengabeak are gehiago eskatzen dute eguraldiaren aurrikuspen hauei: euria egiten ba du zein tankerakoa izango den, zer ordutan botako duen eta bustitze iraunpena zenbat minututan gauzatuko den. 

   Norbaiten bizitzaren barruan egote dira egun berezi eta garrantzi handikoak. Seme-alala baten bataioa, bikote baten ezkontza, bidai bat egiteko aro aproposa... Guzti hauentzako zeruaren itxura zernolakoa izango den jakiteko ba dira tresna. Denok dakigu herri batean ospatzen den urteko azokan egurakdiak duen garrantzia, saltzaileentrat, erosleentzat, bisitarientzat..

   Behin ezagutu nuen gizon batek eta hark esaten zidan egun bakoitzean egingo duen eguraldia finkatua dagoela. Orduan aurrikuspenen betekizuna egun finko batean egingo duen hotza edo beroa erabat neurtzea izango da. Baina gizon honek esaten zidan bezala emaitza bakarra izango da. Argi dago egun berean elur jelatua eta sargori gorra paratzea ia gertaezina izan daitekela.

jueves, 15 de septiembre de 2016

Udazkenaren atarian inoren zain berriro ere

      Udazkena hemendik egun gutxira etorriko da. Agian azken eguraldi aldaketa sakon hauek jadanik iritsi dela esan genezake. Urtaro aldaketa honek zentzu ezberdin asko dakartza. Batetik oporraldien amaiera, bereziki gazteentzat eta bestetik gure ingurutik kanpoan izan diren askoren itzulera eguneroko errutinara. Ahantzi gabe lehen aipatu dugun eguraldiaren atala. Eskoletako ateak zabaltzen dihardute kalean ziren haurrak irentsi eta behar duten formakuntza emateko.

   Askotan galdetzen naiz ia ene hitzek irakurlerik ba duten. Akaso ia ordenagailuan besterik ez da geratzen orain idazten dituzun ausnarketak. Hau da hemendik horra loturaren bat garatzen den ala ez. Ilargira lehen bidaietan bezala gogoa emten dit noizbehinka "Houston, arazo bat daukagu" ohikutzea beste inoren erantzuna entzun naian. Baina idazlana ez da hemendik urrutirako bidaia, baizik eta ahal den hurbilera zure ahotsa luzatzea. Bai eta kasualitatez lagun edota ezagun batekin topo egitean idatzitakoari buruz hitz jarioa burutzea. Eta batez ere iritsi kontrajarriak ditugunean bakoitzaren ikuspuntua zein den elkar azaltzea hitzelkarrizketa bat sortu eta pentsamenduen ildotik behin idatzita suertatu zen edukia freskotasun apal eta zintzo batez jantzi biren, hiruren ala denon artean.

      Baliabide erosoa gertatzen zaigu udazkenaren etorrera edozertaz zerbait idazteko. Zuhaitzek hostoak galtzen hasten diren bezala egutegiko orrialdeak ere erortzen dira 24 orduro. Agian egun hauetan debora bizkorrago doala ematen ba du, naturak eguzki izpi gutxiago bereganatzen duela sentitzen dugu. Itsasoa lehenago iluntzen da baina Ilargiarekiko duen harremana itsasgora eta itsabehera mugimenduek ez diote erreinu busti honi "Houston, arazo bat daukagu" esaldia luzatzeko.