Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 22 de agosto de 2018

Garaipenaren zergatia inoren galeran datza

     Eguraldi aldakor udaldi honetan albiste asko eta makina bat gora behera aurkitu ditugu. Guztien artean nazioarteko errefuxiatuen joan, etorri eta igeriak pasarte latzak izan ditu, batez ere herri garatuengan erantzun orekatsurik ez da inondik azaldu, Tristea d ekintzak, laguntzak, ekimenak eta prestakuntza behar direnean guzti hauek hizjarioa han hemenka dihardu. Hitzarmenak ugalduz doaz baina milaka pertsonen etorkizunarekin ezin da jolas.

    Elkarren arteko oinarrizko akordioek ateak ireki beharko lukete egoera zail honi irtenbidea gauzatzeko. Baliteke gizartearen erantzunak ez duela bere osotasunean arazo larri honen muinez biharkoa arakatzea. Hezkuztza maila xumeek ulergai planteiatzen dute guztion jokaera nondik norakoa izan behar den edo guttienez egoera honi eginkizun egokiak bilakatzeko.

   Tradizioz Europak harrera bat suposatu du herri baztertuak, hondatuak eta guda negargarrien ondorio penagarriak jasan dituzten pertsonentzat. Harrera gu izan behar gara, ez entitate erraldoi eta funtzionari soilez osatutako horiek. Hau ez da berdintasun arazo bat, bizitzaren aldeko apostua baino guztien sena, cultura onartuz. Zaila da baina oinarri minimoak ezartzen jakin badakigu.