Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

jueves, 21 de marzo de 2013

Korrika Bilbotik doa etengabe

   Lanetik irten eta etxera etorri naiz bazkaltzeko. Arratsaldeko zazpirak eta laurdenetan Alemanierako ahozko azterketa nuen eta berrikusketa bat eman diot zazpi gaiek osatzen duten laburpen idatziari. Azterketa binaka egin dugu eta aurrean irakasle aztertzailea. Jokoa banatu du eta ahal izan dudan neurrian azterketa burutu dut. Gainditzea ala ez Aste Santuko oporren ondoren etorriko da, idatzitako azterketaren emaitzekin batera. Ordurarte jai. 

   Eta zein jai hasiera gaindiezina: ikasgelatik irten eta Eliptikara sartzen Korrika aurkitzen dudala, aurkitu bai, ez bait nekien ordu hortan agertuko zela. Sopresa handia eta baita jendetza handia antzitziketan.

   Sentimendu dardarakorra eta iraganari begiradatxo bat egiteko parada aurkitu dut korrikalariak begibistan eta adin guztietakoan euki ditudanean Oroimena Lekeitiora joan zait eta gogoa herri honek Ondarrurako errepidera. Orduan Lekeitiotik irten eta lauzpabost kilometro egin nituen Korrikarekin elkar topo eta buelta eman Lekeitiorantz abiatzeko. Haiek kilometroak, astiro-astiro, jendez bete ziren eta herrira iristerakoan bikoiztu, hirukoiztu... zen jende kopurua.

   Gaur ikusitakoak eta iraganeko oroimenak gauza bat dute elkarlotuta: Euskararekiko erantzuna tinko dirau eta lekukoaren muina atzetik datozen guztien nahia eta itxaropenaren ispilu bihurtzen zaigu. Atzo eta gaur, aurrera Korrika.