Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 26 de abril de 2017

Malenkolia eta iraganeko garaiak

      Atzo euritakoak kaleak hartu zuten eta konturatu ginen denbora luzez ez zuela euririk egin. Euriaren maitale izan naiz beti eta gogoratzen ditut ezkeraldeko bulego hartako arratsalde euritsuak 90. hamarkadan leihoen bestaldeko hezetasuna eta gu lanean eta aterpean. Aterkinak irtetzeko orduan tren geltokirarte estaldura berezi bat ematen zigun. Gaur, egun haiek gogoratzean malenkolia natorki urruneko gertakizun bat izango balitz.
   
       Malenkolian malkoz iresten dugun jaki bat dela esan zidan lankide batek. Badakigu malenkolia ez dugu beti iraganarekin lutu behar. Inoren ezegoteak ere eragin hori dakar eta baita toki ezberdinez oroitu eta bertan ez izanarekin lotura ere dauka. Baina ez dezagun malenkolia tristurarekin elkartu. Amets gaizto eta luzeen jokatzearekin bat egitea ez du zentzurik izan behar.
 
       Nere kasuan malenkoliaren eremua positibotzat jotzen dut gutzienez sentipen hauetan gustora aurkitzen naiz eta. Iragana bere tokian dago, hemendik hainbat urte, hilabete... beti atzean geratu den espazio denboralean. Iraganatik egungo unetara gertakizunak ekartzea ez da posible baina oroimenaren eraginari esker erabatera al bestera neurri batean berbizitzea posible liteke.

      Ene baitan jende ezberdinekin bizi izandako hamaika une gogora datoz eta kontaktu hauek errepikagarriak dira ere. Atzo bezala, euriarekin oroimen esanguratsak gerturatu zitzaizkidan norberaren inguruan norbaiten falta somatzea eguneroko bizitza arruntan bihurtze zorian. Baina gizaki hori berpiztuko dut malenkolia eta iraganeko garaiak berbilduz.