Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

viernes, 29 de abril de 2016

Berriro ere malenkoliaz jantzita aurkitu nituen zure begiek

   Behin batean mugikorra hartuko zenuela ohartu nintzen eta besterik gabe deitu nizun arratsalde udaberritar hartan. Zu lanetik irten da egoniz une aproposazela paratu zitzaidan eta zure lehen hitzak "Aupa aspaldiko" oraindik ene belarrietan diraute. Oroimenaren entzumen hura indarrez betetzen ditu bakardadeak lagatzen didan mementu horiek.

    Beno, mugikorra erabili zenuen baina ni, oraindik lanean nengoela deia egonkorratik luzatu nizun. Eguraldia, familia, kirol zaletasuna gure hizjarioaren topikotan bihurtu ziren hamar minutuko solasaldi lasai batean. Elkarrekin egongo bagina, seguraski, kafe bat hartzen izango ginen, beste patxada batean urrutizkinen menpekotasun hotza eta motela alde batera utziz. Hala eta guztiz ere, zure hitzetan kutsu ezagun bat nabaritu nuen: malenkolia. Ez dakit ondo honen seinua  zure iraganari begiratzean balego erdi errudun sentiberaz jabetu nintzen. Baina gure kondairetan ez daude onak ez eta txarrak, ez galtzaile es eta errudunak. Gizaki xumeak izateko doia aurpegian eraman dugu beti eta egiaren aldeko gazteak izaten jardun genuen urte askotan zehar. 

   Nola gure harreman profesionala handik haratago kokatua egon. Ez, biok genekien gure hasierako lotura ikasgeletan sortu zela, Unibertsitatekoak, alegia. Eta handitik aurrera elkar egoteari baino elkar hizketa erlazio batean murgildu gara. Ondo ulertu nuen nahiz eta harreman hestu hau posta electroniko ala mugikorren trebeziaz baliatu gizatasun ezberdin bat sor zitekeela noizean behin: oraingoan bezala zure izaera malenkolikoa.