Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 3 de abril de 2012

Mende erdiaren etorrera

   Urtez urte norberaren urtebetezea dator eta ospakizun xumean ala txalapartatsuan egun berezi hau igarotzen dugu besperan baino urte bat zaharragoak gerala aipatzeko. Atzo berrogeitamarrak jauzi ziren arrapaladan eta egia esan, aurreko urteetan baino urte borobil hauek erdi jipoitu ninduten baina denboraren aurrera egiteak hori dakar, denborari aurre egitea.

   Kasualitatea balitz ere aurten hogeitabost urte betetzen ditut lantoki berean lan egiten eta analisi erraz bat bururatu zitzaidan: 25 urte entrepresan bete izan ditut eta beste 25 entrepresatik at. Bi kopuruak gehituz 50 ateratzen zait, hau da ene adina. Iruditu zitzaidan bi idazlan egiteko parada edo atzekia banuela eta orduan bietako idazlan batean, "entrepresatik at" Ikastolako oroimen multzotaz jarduntzea ez zela ideia txarra: gertakizun mordo bat gogoratzea posible ikusten dudanez, orrialdeak gora, orrialdeak behera hiru urtekin hasi nuen ikastolakume papera nola bete nuen, nolakoak ziren nire kideak, maisu eta irakasle, jolasak, txangoak, liburuak, ariketak, autobusa... Hauxe bai idatz jarioa  martxan jartzeko aukera. Ondoren Institutoaren gaiari helduko nion, azkenik, Unibertsitateko haro hurbilagoaz jorratzeko. Azken garai honetan ene lantokira etortzean nahasi egin ziren lehen 25 urteak eta ondorengoak. 50 urte eta gero aurrekotaz idaztea ariketa gogoramentsu aparta bihur daitekeela uste dut.

   Hasiko behar naiz oroimenak bildu, gertakariak osatu, eta azken finean atzera burutuko dudan begirada honi ekitea. Eta batek galdetuko dit "50 urte eta Ikastolan ibilia?" edota "Zein gai eman zenituen Unibertsitatean euskaraz?" Ah ze piztia!