Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 21 de junio de 2016

Berehala irakasleaz ohartu nintzen

   Halaxe gertatu zen arratsalde hartan: udaberria udara trokatzen zen egun hartan telefonoaren dei hura hankaz gora utzi ninduen bakarrik ez nengoelako lankide haien ondoan bait nengoen. Usai berriztu baten etorrerak ene burua atondu zuen eta zutuz pentsatu baino, zutaz berriro egoteko parada noiz izango. Egia esan, eta hala kontatu zidan lagun batek, distantzian maitemina areagotu egiten da eta aldiz hurbiltasunean beldurraren indarra moteltzen digu harremana. Dena den, han ala hemen, berdin sentitu behar ditugu gure elkar taupadak eta berehala toki ezberdinetan gaudenean elkartzeko edo biak bat egiteko laguntzaile bihur daiteke telefonoa, finkoa ala mugikorra. Saiakera bezala eta egungo teknologia dijitalari esker batak besteari argazkiak bidaltzen une lasaiak pasatzen ditugu eta behin esan zenuen bezala argazkiak bezaka, gozokiak batak besteari luzatzen jarraitzea zentzugabekeria litzateke.

     Beste pasadizu batean azterketa bat egiten ikusten zaitut, garrantzi handi duen azterketa eta beti iruditu zait ondo prestatua abiatzen zarela ariketa mardul, gogor eta zail horietara. Ongi dakit guzti honek esfortzu sakona eta loari minutuak baino orduak lapurtzen ari zerala. Emakume sendoa izan behar da zure bizimoduari aurre egiteko. Senideen etxetik at baino ez hain urrun. Eguneroko bizitzari aurpegi irribarretsua jarri eta eten gabe lan odu luzeetan murgildua hainbeste maite duzun eskola horretan, haurrei etorkizunerako prestaketa bat ematen. Atzerriko hizkuntza beharrezkoa irakasten.