Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 23 de marzo de 2011

Hiruhilabeteko azterketa bat ondoren

   Hizkuntza berri bat ikasterakoan lengoai arrotz baten etorrera nola nereganatzea garrantzi handia dauka. Irakaslea nolakoa den garrantzi hainekoa. Alde batetik batek ahalegina jarri behar du ezagutza berrien eskuratzean eta beraiekin egituradun esaldi primarioak osatzen saiatzeko.

      Astiro-astiro nola deritzazu, zer ordu den, nolako eguraldia egiten duen, erosketak egin, ikasgela, bidaiak, norberaren etxea, liburuak, sendia, lagunak, kirolak eta beste hain beste gaien hizkuntza eta hizkuntzaren kulturan sartzen gara. Nere kasuan aurreko udazkenean hasitako alemaniera ikasketek denbora franko bete du eguneroko aktibitatean. Badakit ez dela hizkuntza erraza bai gramatika bai ahozkatze lanetan baina ikasteko minak bide dezente bete egin du nere ibilbide berri honetan.

    Ikastegai guztiak bezala azterketak ez ditu hain gogoko izaten baina kontura gaitezke ikastaroan daukan txispa eraginak kontrola baten ezarpenarantz bultzatzen gaituela: hiztegia sendotu, aditz formak landu eta esaldien morfosintaxiari irudimen errotua eman... Egia esan, anitzak dira azterketa bati begira nolako ariketak aukeratu behar ditugun. Irakurketak ere asko laguntzen du bide honetan, batez ere hizkuntzaren ikusmen kontaktua hitz multzo handiekin lotzen gaituelako testuinguru ezberdinetan eta ordu desberdinetan.

Azterketa egin aurreko egunetan buru belarri aritzen gara ikastekoa den guztia jan eta mamitzen. Baina azterketa edo froga egin eta gero gure betekizunak bakeagoak bihurtzen dira. Marka bat gainditzen dugu datorrena epe erdira prestatzen hasteko. Aurrera, segi ikasten hal dugun bitartean guttienez.