Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

martes, 28 de septiembre de 2010

Hamabostaldi bateko oporrak

    Urtean zehar opor garaia ez dut gauza oso, bakar edo jarrai bat bezala ikusten. Badira ene alboan diren lankide biharginak hilabete osoko oporrak segidan hartzen dituztenek. Nire kasuan gauzak alderantzizkoak direla esan beharra dut. Agian nire lanak hainbesteko oporren epe luzea hartzea ez du ezten. Horrela normalean bi hamabostalditan banatzen du sosegu garaia. Gehienetan uztaila eta iraila izaten dira oporrak hartzeko hilabeteak. Uda hasierak eta amaierak solasaldi bareagoentzako aukera ematen dutela diote abuztuan inoiz oporrik hartzen dutenek. Egia esan, hilabete osoa eta hamabostaldia artean badira desberdintasunak. Askok diote benetazko oporrak denbora epe luzeena hartu behar dutela. Lanera joan gabe denbora gehien igaro eta atseden handiago lortu. Aldiz beste lagun batek esaten zidan hobe zuela oporraldi laburragoak izatea, bereziki lanera itzultzeak ez zala hain traumatikoa egiten, eta lanarekin kontaktuan berhasteko ahalegin gutxiago eskatzen ziola. Orain arteko lan estandarrak oporraldi baten ondoren egingabeko lana jartzen dio langileari eta normala baino esfortzu handiago suposatzen du atsedenalditik etorri denarentzako. Agian konpentsazio ideia bat datorkigu atsedena/lana handiagoa ardatzen inguruan.

martes, 21 de septiembre de 2010

Ugarte txikiari buelta

Atzokoa bai izan zela pasadizu kontagarria, batez ere hondartzara joatea beste gauza interesgarriagoa bihurtu zelako. Gozetik eguzkia peto-peto zeruko bazter guztiak argitzen hasia zen. Nahiz eta iraileko bigarren hamabostaldiko egunak izan, hondartzara joateko gogoa amaiezina izaten ziraun. Orduantxe eta itsasoaren baretasunaz baliatuz erabaki nuen snorkle edo itsasperako antiojuak eta arnaserako tutua erabiltzeko une aproposa zela. Itsasoko ura erabat freskoa zela ez nion inori ukatuko baina tramankuluak gainean, nor ez zen itsasora sartzeko?

jueves, 2 de septiembre de 2010

Narrazio labur bat asmatzeari ekin nion

  Duela hilabete lehiaketa batean parte hartzeko haina nuela iruditu zitzaidan eta nahiz eta nere idazle produkzioa kazetaritzara bideratua izan, iruditu zitzaidan fikzioari tarte bat eskaintzea posible eta niretzat mesedegarria izango zela. Gehienetan gizartea, ekonomia eta teknologian oinarritu dira nere idazkiak. Oraingoan ipuien ildora bideratu nintzen. Kontua behar nuen, argudio bat, pasakizuna, gertakizuna baino aurrez benetan gertatu ez izanaren abantailaz baliatu. Baliteke egitura honen itxura erreza azaltzea idazleari baina berehala ohartu nintzen benetako gertakizunez idazteak fikzioakoez baino errazagoa zela. Agian ostopo bat zera litzateke, gertatu den zerbait ezagutarazteko behar dugun erredakzio teknikoa errealitate baten osaketa eskatzen du eta guzti hau burutzea errealitatearen, (zentzu zabalean), laguntza paregabekoa guztiz baliagarria dauka idazleak. Fikzioan aldiz asmakizunaren tresna literarioak ez dute erredakzio teknikoaren laguntza hori, errealitatearekin bat etortzeko abantaila.
  Burutazio hauek egin ondoren gaiari ekin nion. Kontakizuna orainean egiten zen iraganeko gertaerei buruz. Eta iraganeko gertaera hauek aurreko denbora batean jaso ziren gertakizunei buruzko ikerkuntzak besterik ez ziren. Egunak aurrera lortu nuen hiru orrialde betetzea eta lana bukatutzat eman nuen. Lehiaketara aurkeztu nuen eta urriararte itxaron behar. Bitartean igeri egiteari ekingo diot.

miércoles, 1 de septiembre de 2010

   Itsaso aldera hurbildu zen jendea espero zuen baino eguraldi hobeagoa aurkitu zutela esan daiteke gure Kantauri Itsasoko herri eta hondartzetan. Egia esan uztailean eguzkia maiz agertu zen gure zeruetan baina abuztua hasi bezain pronto eskualde batzutan ordurarte euria ez ba zen ia ikusi bere agerraldi dendo eta indartsua egin zuen. Baina berriro ere eguzkia garaitu zen eta kostaldeko hondartzetan haur, ume, gazte, heldu e.a. itsas ertza bereganatu eta itxasoratzen hasi ziren. Beno itxasoratu baino uretara sartu eta zerbait freskagarri aurkitu igeri pixka bat eginez. Hotzberoa gora eta poliki poliki marmoka multzoak kostara iritsi ziren. Beraien kalte pozointsua sorosle bat baino gehiagoren lana ekarri zuen. Eta margo ori, gorri eta berdeko ikurrinen ondoan marmoken ikurra berria ere ikusi zen hondartzara sartzean. Esan didate bizkaiko hondartza batean animali hauetako batek espasmoak eragin zizkiola uretara sartu zen udatiar bati. Jakiterakoan dardara fin eta zorrotz bat sartu zitzaidan gorputzean. Baina ez diogu nere kontakizunari efektu alarmistarik gehitu: kontu izanik eta sorosleen adierazpenak jarraituz jakingo dugu bainatzea gomendagarria den ala ez. Beste batek esan zidan, ikurrin gorria marmokengatik behin jarri zutela eta beno, berdin zitzaiola eguzkia hartu ondoren dutxa hotz eder bat hartzea bertan hondartzan.