Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

miércoles, 1 de abril de 2015

Kostaldera itzultzeko gogoa genuen

     Maiz izaten gara kostaldean. Nire kasuan txikitatik itsasoaren erakarpena sendo agertu da nere bizitzan. Hondartza, itsasoa, ugartea, zubia, hibaia, arkaitzak eta zeru garden ala  hodeitsuak dira osotasun bateragarri baten elementu garrantzitsuenak. Eta osagai bakoitzak bere izaera desberdina adierazten digu urteko aro bakoitzean: udazkeneko egun epelak, neguko ekaitz zakarrak, udaberriko lehen arrainen arrantza eta udako egun eguzkitsuetako hondartzak bainu freskagarriak eskeintzen.
   Hara zein liferenteak dira eskenatoki itsastar hauek urtean zehar. Esta eskenatoki hauetan murgiltzen den jendea ere konparaezina da udatiarrak iristen direnean. Bapatean,kostaldeko herrixken karrikak jendez ugaltzen dira. Dendak eta tabernak betetzen dira; autoentzako aparkalekuak murrizten dira eta pakea, pakea bihurtu da baina soinu kirrinkariez.
   Nere lagun batek, Mikel, untzi txiki eta motorduna dauka. Berarekin ez dut askotan hitz egiten, baina behin kontatu zidan itsasoratzean, gehienetan arrain bila asmoarekin, sekulako baretasuna aukitzen zuela. Herriko kaia utzi eta berehala jendetza atzean geratzen zitzaion, ixilik; eta nere laguna tapa-tapa untziaren motorraren soinu bakarrekin paisai urdin batean sartzen zela aitortu zidan. Arrakasta handia ez bazuen arrainen atalean, itsasora egiten zuen bakoitzean sosegu berezi bat lortzen zuen arratsaldeko hiruzpalau ordu haietan.
  Zoriontsua iruditu zait beti Mikel honelako afiziokin eskuratzen dituen altxorrengatik: denborapasa, lasaitasuna itsaso gainean eta noizbehinka txitxarro dozena erdi, gero lagunekin afaltzeko. Bai zoriontsua, Mikel eta baita bere lagunak ere.