Eguzkia, hodeiak eta hondartza

Eguzkia, hodeiak eta hondartza
Kantabriako kostaldea. I.Alonso

lunes, 24 de enero de 2011

Istripu baten oroimena eta oroitu araztea

   Behin pertsona batek istripu larri bat jasan eta gero hilabeteak, urteak pasatzen dira eta nahiz eta oroimena maiz agertzea, bada gogo ezkutu bat gertakizun hori ahazteko. Goizeko lehen orduetan eta istripuaren ondorioz marka ala edonolako ezintasun bat bada, oroimena lehen orduetatik sortzen da. Egia esan, ezin da halako gaitz bat aldera utzi, hori froga handirik ez du behar.
    
   Baina ezagun batek oroitzen ba dio ezindu bati behin istrupua bat izan zuela, are gehiago, zein egunetan den istripu horren urtebetetzea... Ez eskerrik asko. Egun hori iristen ba da konturatu gabe pasa dedila gure begien aurrean. Istripuaren eragozpenak, ondorio latzak baliteke ez desagertzea baina egun horren oroimen itsusia gogoratzea ez da gouza aproposena. Norbait halako istripu baten ondorioz makulu batez baliatu behar bada, bizi guztian ez diogu gogoratuko zein egunetan auto hark harrapatu zuen hunea.

    Demagun, era batera ala bestera, oroimena adiskidetasun ariketa bihurtzen dela eta horregatik justifikazioa ez legoke ekintza deseroso baten muntaketak helburu ezberdinak bilatu nahi dituela azaltzen da. Lehenik helburu kaltegarriak, zaurian hatzamarra irakin; eta bestetik bizitzaren pauso lasai eta irainkorrak baztertu.

      Ez ahaltzi baino ez gogora arazi.

viernes, 7 de enero de 2011

Urteko lehen Ostiralean

Urteko lehen ostirala zen eta horrekin batera lehen asteburua ere bai. Bapatean postontzi elektronikoak haren lau pa bost lerroko mezua nereganatu zuen. Agian ondo zegoela ala gutzienez zerbait idazteko indarra somatu nion. Dena den uste dut idazki hura egiteko zeharo behartuta zeguela eta oraingoan norbaitek irakurtzeko zerbait bidali ziolako.
Hemen gauzak aldatzen hasi ziren eta itsasaldeko emakume bakartiaren egonezinak albokoen ikusmira behar zuen eta zerbaiten bila ibiltzeak hondartzako haize zakarraren hotsak loalditik esnatu zuen. Hura bai paradoxa, ezin lorik hainbeste egun eta bapatean itsasoko haize boladak loaren kontra. Zer da azken finean etzanda dagoen persona batek behar duena? Lasaitasuna, irudituko zitzaidan aurretik baino ondoren lasaitasun baretsuarekin beste norbainten konpainiak bere iraganeko kerizpe ilunak argituko lukeen haina aurkitu behar zuen...